Gaurkoan Anderjanire izan da garaile

Juanito1949 da sailkapen orokorrean lehena.

Joseba Albizuren maillota zegoen gaurko etapan jokoan eta garailea anderjanire erabiltzaile usurbildarra izan da 390 punturekin. Hala ere, sailkapen orokorrean juanito1949 zarauztarrak jarraitzen du nagusi 726 punturekin. Gure eskerrik beroenak Josebari maillota eskaintzeagatik.

Konturatuko zineten berrikuntzak izan direla gure webgunean eta oraindik ere hobekuntza gehiago izango dira hurrengo egunetan.

Sariak atalean zehaztu ditugu sariak nola banatuko diren. Eman iezaiozue begirada bat.

Juanito1949 izan da Tropelako lehen garailea

Erabiltzaileen kinielak eskuragai.

Datuak aztertu ondoren eta arauak betetzen ez zituzten zenbait erabiltzaile lehiaketatik kanpo utzi ostean, 3057 dira Tropela lehiaketan parte hartuko dutenak. Hauetatik gaurkoan garailea juanito1949 erabiltzaile zarauztarra izan da eta beretzat izango da Eneritz Iturriagaren maillota.

Lehiaketari gardentasuna eman asmotan, ondorengo pdf fitxategi hauetan bildu ditugu erabiltzaile guztien kinielak, herria eta kinielaren azkeneko aldaketa egin deneko data:

tropela_erabiltzaile_kinielak_Znbk-A-B.pdf (583Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_C-H.pdf (469Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_I-J.pdf (527Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_K-N.pdf (626Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_O-P.pdf(230Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_R-Z.pdf (588Kb)

Zorte on guztioi!!

Lehenengo etapa, lehenengo saria

Euskal txirrindulariek sinatutako maillotak.

Gaur izango da Tourreko lehenengo etapa, beraz, gaur jakingo dugu Tropeleko lehenengo garailea. Eta lehen garailearentzat Eneritz Iturriagaren maillota izango da. Izan ere Eneritz Espainiako txapelketako emakumezkoen erlojupekoan garaile izan da orain egun gutxi eta gaurko etapa erlojupekoa da.

Eskerrik asko Eneritz zure eskuzabaltasunagatik, baita euskal txirrindulari guztiei ere, eta animuak guztioi!!

Beste bat Tropelean: Astore

Sarien kopurua handitzen doa.

Astorek ere bat egin du Tropelarekin. 250 euro Astore produktuetan izango da sariei gehitu beharrekoa. Dagoeneko hainbat sari biltzea lortu dugu Tropelekoon artean banatzeko, baina ez ahaztu irabazleez gain zozketak ere izango direla.

Izan zaitezte adi berriak izango baitira hemendik aurrera gure webgunean!

Juanma Garate errepideko Espainiako txapeldun

Eneritz Iturriaga erlojupekoan txapeldun izan zen.

Irundarra Murtzian jokatu den Espainiako Txapelketan errepideko txapeldun izan da. Gaur jokatu da 231 kilometrotako ibilbidea izan duen lasterketa. Juanma eta Francisco Mancebo iritsi dira elkarrekin helmugara baina Garate izan da indartsuago azken metrotan.

Saunier Duvaleko txirrindulariaren maillota gure sarien artean dugu. Beraz, aurtengo bi Espainiako txapeldunen maillotak izango dira beste hainbat euskal txirrindularirenekin batera gure sarien artean; bat Juanma Garaterena eta bestea Eneritz Iturriagarena.