Aurreko astean lau egunez bildu ziren munduko enpresa garrantzitsuenetako ordezkariak Bartzelonan izan zen 3GSMko kongresuan. Aurrekoa Cannesen izan bazen ere, oraingoan Kataluniako hiriburua izan da aukeratua.
Kongresu hau sektoreko profesionalei zuzendua izan da eta 3.826 eurotako sarrera eskuratu behar izan du bertara joan denak. Hori izan da telekomunikazioaren etorkizunera lau egunez salto egiteko bidesaria.
Kongresuan Asiako nahiz bertako azken mugikorrak erakusgai izan badira ere, hizpiderik nagusienak interneteko nabigazioa eta mugikorreko telebista izan dira. Egun, 3G teknologia (UMTS, Universal Mobile Telecommunications System) nabigazio eta bideokonferentzietarako teknologiarik aurreratuena dela esaten badigute ere, Bartzelonan HSDPA (High Speed Downlink Packet Access) teknologiari buruz aritu dira. Diotenez, teknologia hau ezagutzen dugun ADSLaren parekoa da eta 14 Mb segunduko abiadurara irits daiteke, hots, UMTSa baino 7 aldiz azkarragoa. Vodafone eta Telefonica Salamanka eta Bartzelonan ari omen dira probak egiten teknologia honekin. Nire iritziz azkarregi, izan ere oraindik hainbat herri baitaude UMTSaren saretik kanpo, nirea kasu. “Telekomunikazioen etorkizuna hizpide Bartzelonan” irakurtzen jarraitu