Internet Explorerraren 7. beta bertsioa uste baino arriskutsuagoa

Orainarte ez bezala, Microsoften Internet Explorer 7aren beta bertsioa eskuragarri du erabiltzaile orok. Beta bertsioak probatako bertsioak dira eta normalki programatzaileen eskuetan izaten dira izan ditzazketen azken akatsak detektatu eta konpontzeko.

Explorer7

Oraingo honetan, ordea, akats ugari aurkitu dituzte programatzaileek eta ondorioz Microsoft behartuta aurkitzen da akatsak konpondu eta beta bertsio berri bat aurreratzera. Dirudienez erroreak hain dira larriak adituek datu garrantzitsuak dituzten ordenagailuetan ez instalatzea gomendatzen dutela.

Hori gutxi balitz, aurreko bertsioetan bezala, euskarazko bertsiorik ez du izango 7. edizio honek ere. Nabigatzaileren bat aukeratzeko garaian Microsoftek nahiko argi utzi digu zein ez den gure neurrikoa.

Hasi da!

Txirrindularitza denboraldia hasi da eta horrekin batera Tropela Elkarteak bere irudia aldatzeaz gain blog berria abian jarri du. Iaz izandako erantzun apartaren ondoren aurten berrikuntza mordo batekin gatoz. Pixkanaka emango dizuegu horien berri. Oraingoz goza ezazue berrien atal honekin.

Sariak banatzen

Lagun asko bildu zen Zestoako Bainuetxean.

Aurreko ostiralean izan zen sari nagusien banaketa Zestoako Bainuetxean. Patxi Vila, Andoni Aranaga, Mikel Astarloza, Joseba Albizu eta Joseba Zubeldia txirrindulariak izan genituen laguntzaile sariak banatzerakoan eta aurkezle lanetan Kepa Iribar Euskadi Irratiko kirol esataria. Gure eskerrik beroenak zuen partehartzeagatik.

Lagun asko bildu bazen ere, sari guztiak banatu gabe geratu ziren, kamisetak, kafe otarrak? eta aquariumerako sarrerak kasu. Irabazle guztiok postaz jasoko dituzue zuen sariak.

Tropela Elkarteak jaialdian esan bezala lanean jarraituko du euskara eta teknologia berriak jorratzen. Beraz, ”tropelzale” guztioi adi izatea gomendatzen dizuegu berriak izango baitira.

Tourrean Armstrong, Tropelean ''jose''

Sari banaketa Zestoako bainuetxean uztailak 29an.

Tourra bukatu da eta berarekin batera gure lehiaketa ere. Saritu guztien zerrenda Sariak atalean duzuen arren, esan 21. etapako irabazlea JONJO donostiarra izan zela. Berak irabazi du Igor Astarloak eskainitako ostadar koloreak dituen maillota.

Aurtengo edizioan jose lezotarra izan da garaile 5429 punturekin eta lehen postuetan lehia bizia izan dela esan beharra dago.

Saritu banaketa Zestoako bainuetxean izango da ostiral honetan arratsaldeko 7etatik aurrera. Lehen hamar postuetan sailkatuak eta txirrindularien maillotak irabazi dituztenak Zestoako bainuetxean jasoko dituzte sariak. Hauei posta elektroniko bidez luzatu zaie gonbitea. Gainontzeko sarituei jakinaraziko zaie dagozkien sariak nola igorriko zaizkien.

Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi, laguntzaile denei eta maillotak eskaini dituzten euskal txirrindulari guztiei.