2008ko sari banaketa Bainuetxean

Urtero Frantziako Tourreko sari banaketa egin ohi izan dugu abuztuan, baina aurtengoan sari banaketa zabalagoa egitea ideia ona izango zitekeela pentsatu genuen. Horregatik aurtengo sari banaketa urte osoan zehar sarituak izan direnak biltzea nahi dugu.Zestoako Bainuetxea

Dakizuen bezala Tropelaren denboraldia igande honetan jokatuko den Mundialarekin amaitzen da, beraz, egokia iritzi genion lehiaketa honen ondoren urte osoko sari banaketa egitea. Hori dela eta, sari banaketa urriak 3an izango da Zestoako Bainuetxean ohiko legez. Sari banaketa ekitaldiari arratsaldeko 19:00tan emango zaio hasiera eta ondoren “luntx” bat izango da guztiontzat. Zalantzarik gabe Euskal Herriko Itzuli, Italiako Giro, Frantziako Tour, Espainiako Vuelta eta aurrez aipatutako Mundialeko lehiaketetako sariatuak bertaratu beharko duzue dagozkizuen saria jasotzera (email bidez jakinaraziko zaizue), baina hauetaz gain gainontzeko guztioi ere gonbidapena luzatu nahi genizueke urte bukaerako festara. Beraz, sarituak izan ez bazarete ere eta ekitaldian parte hartu nahi baduzue, gonbidatuta zaudete.

Urte honetako garaile nagusiak gogoratu asmoz, hona hemen sarituen zerrenda:

Euskal Herriko Itzulia
Sailkapen nagusian: 1. postuan arantxallu (Zaldibia) eta 2. IONARAN (Zaldibia).

Italiako Giroa
Sailkapen nagusian: 1. Lujanbio (Donostia), 2. Mendi76 (Azpeitia) eta 3. MolaImperium (Oiartzun).

Frantziako Tourra
Sailkapen nagusian: 1. seotxe (Villabona), 2. Kotxema (Beasain), 3. Kikara (Galdakao), 4. Nemorino (Donostia), 5. Jignem (Hondarribia), 6. Pinttor (Oñati), 7. Inagu (Oñati), 8. Baztan (Donostia), 9. bmarkuerkiaga (Donostia), 10. IAnton (Galdakao) eta 11. larraitzburgoa (Ondarroa).

Espainiako Vuelta
Sailkapen nagusian: 1. supergrok (Donostia), 2. javiazkarraga (Elorrio), 3. subiemkow (Donostia).

Mundiala
Sailkapen nagusian: ???