Italiako Giroa eta lehiaketa

box_logogiro.gifLarunbatean hasten zaigu Italiako Giroaren 90. edizioa. Garai honetan txirrindulari desberdinen sasoi puntu eta helburuek izan behar zutenean denen hizpide, Puerto Operazioak eta batez ere bertan Basso egoteak ekarri diezaiokeen zigorrak hartu dute indarra. Hain karrera garrantzitsu baten aurretik gai nagusia hori izateak alde batetik pena ematen didan arren, errudunek euren zigorra bete beharra dute, eta hori momentuz Bassori tokatu zaio, nahiz eta geo eta argiago izan Discoverykoaren ondoren beste txirrindulari batzuei (oso ezagunak gainera) tokatuko zaiela.

Kirol arloari begiratuta, urtero bezala ibilbide ikusgarria aukeratu dute antolatzaileek, nahiz eta beti izaten diren gustuko ez ditudan puntutxo batzuk (aurreneko atseden eguna hain azkar, Briancongo etaparen ondoren erlojupekoa izatea, Zoncolan edo Tre Cime Lavaredoko azken mendateak etapa guztia blokeatu dezakeela…). Aurkitu daiztezkeen erru eta guzti, urtero urtero ibilbide zoragarria izaten dugu Italiako errepideetan. Garbi dagoena da mendateetan ondo ibiltzen direnentzako ibilbidea dela eta aukera gutxi uzten duela euren aukerak erlojupekoan izan ditzaketenentzat.

Gilberto SimoniHautagai nagusienei begiratuta, lehiaketan multzo horreta jarri diren Simoni, Cunego, Savoldelli eta Di Lucaren arteko borroka izan daitekeela uste dut. Hala ere, proba denetan gertatzen den gisa, beti agertzen dira inor gutxik esperotako txirrindulariak, Rujano duela bi urte edo iaz Q. Gutierrez (ay, ay Eufemiano, ez zara txarra!!!) bezala. Aurten ere egon ziur norbait “berria” agertuko zaigula eta hori asmatzean egon daiteke lehiaketa irabaztearen giltza. Continue reading “Italiako Giroa eta lehiaketa”

Basso Giroan, ‘nini’ Tropelean

Basso podioanBukatu da Giroa. Basso erraz nagusitu da eta gurean ere, Tropelean, badugu irabazlea. Aurtengo Giroko irabazlea nini zarauztarra izan da eta bere atzetik podiumean enekinskw donostiarra eta iker ikaztegietakoa izan dira. Behean daukazue aukeratu behar zen talde perfektua. Irabazleak talde horretako zortzi txirrindulari zituen (* ikurrarekin markatuta) eta beste zazpi txirrindulariak ere ez zaizkio herren geratu. Guztira, 6630 puntu. Informazio gehiago nahi izanez gero badakizue sailkapenetan edozein erabiltzaileren izenaren gainean sakatuz bere kiniela eta bestelako informazioa ikus dezakezuela.
Talde perfektua (aukeratu behar zena):

BASSO, Ivan (1594) *
SAVOLDELLI, Paolo (757) *
GARATE, Juanma (519) *
PELLIZOTTI, Franco (411)
BETTINI, Paolo (770) *
POLLACK, Olaf (460)
McEWEN, Robbie (435) *
FORSTER, Robert (215)
VILA, Patxi (196) *
FDEZ. DE LARREA, K. (95)
GUTIERREZ, J. Enrique (1152) *
SCHUMACHER, Stefan (478)
PIEPOLI, Leonardo (477) *
CASAR, Sandy (260)
VAITKUS, Tomas (260)

Ez dakit zenbagarren bukatu duzuen baina lasai, hau beroketa besterik ez da izan. Frantziako Tourra berehala izango dugu hemen eta hor erakutsi behar du norberak bere talentua eta forma!!
Zorte on guztioi!

Nagusitasun osoa

Giroko AdituaOraindik biharko etapa gelditzen bada ere, aurtengo Giroaren balorazio orokor bat egiteko moduan gara. Hasiera batean ibilbideak ikuskizun handiak ikusteko lagungarri izango zela ematen bazuen ere, gizon batek, Ivan Bassok, beste guztiengan erakutsi duen nagusitasunak hori ekidin du. CSC taldeko txirrindularia beste guztien gainetik izan da, bai erlojupekoan, bai mendian. Nagusitasun ikaragarria erakutsi du, horrek zaleentzako azken urteetako Girorik “lehorrena” ikustera eraman gaituelarik.

Giroa hasi aurretik aipatzen ziren 5 faborito nagusiek jarrera desberdina izan dute. Esan bezala, Ivan Basso denen gainetik ibili den Giro honetan, Simonik bere urteak gora joan arren neurri polita eman du. Aldiz, Savoldelli eta Cunegori aldapa gora hasten ziren bakoitzean puntu bat falta zitzaiela ikusten zitzaien eta Di Lucari berriz puntu bat baino gehiago falta izan zaio. Azken honena izan da agian ezustekorik handiena, txarrera noski, denboraldi hasiera guztia itzuli honetara bideratua baitzuen eta ez du lortu iazko Danilo Di Luca handiaren hanka azpira iristerik. Continue reading “Nagusitasun osoa”

Euskaldunak Dolomitetan nagusi!

Garate garaileEz da txantxetakoa izan gaurko etapa bukaera! Nire larruazaleko ileak ere zutik jarri ditu! Bi euskaldun lehen hiruretan eta Voigtek erakutsitako kiroltasuna!

Garate irundarrak eta Vila beratarrak euskal txirrindularitzaren maila agerian utzi dute gaurko etapa garrantzitsuan: Garatek etapa garaipena eta Vilak hirugarren postua. Gaurko etapan 12 laguneko ihesaldian izan da gakoa. Bertan ziren Juanma eta Patxi. Tropelarekiko 6 minutuz gorako aldea lortu dute. Azken mendatean gora, San Pellegrinon, helmugaren bila, eraso ugari izan dira. Azkenean Garate eta Voigtek osatutako bikotea geratu da lasterketa buruan. Atzealdean ere mugimenduak izan dira eta Basso eta Simonik aurrera egin dute. Vila, berriz, lasterketa burura iritsi nahian ibili da baina ezin.

Garate izan da bikotean lan gehien egin duena, eta guztion zirrararako, Voigtek 400 metro falta zirela eskua luzatu dio eta han abiatu da Garate helmugara bakar bakarrik eta irrifartsu. Voigt bigarren eta Patxi Vila hirugarren. Zaila zen honelako emaitzarik aurrikustea jakinda zein garrantzi zuen gaurko etapak. Ezin liteke gehiago eskatu.

Zorionak bi txirrindularioi!!! Bejondeizuela!!

Txikia nagusi

Piepoli garaileTxirrindularitzaren alde ilunaz askoz gehiago hitz egingo den aste honetan, Tropela Elkarteak ez du iritzik plazaratuko informazio nahikoa eduki artean. Nahikoa denbora izango dugu gero ere horretaz jarduteko. Kirol arlo hutsari dagokionez, Leonardo Piepoli txikiak bere garaipenen zakua betetzen jarraitzen du. Bere zuzendariak esan duenez italiarrak ez zuen Giroan parte hartu nahi baina begira azkenean nola atera zaion…
Simonirekin podioa eskura dute, Piepolirekin bi etapa irabazi dituzte eta gainera, egun hauetan, Kataluniako Volta ere irabazi du Saunier Duvalek David Cañadarekin. Guzti honi, Gomez Marchantek Euskal Herriko Itzulian lortutakoa gehituz gero, denboraldi ikusgarria!