Italiako Giroa eta lehiaketa

box_logogiro.gifLarunbatean hasten zaigu Italiako Giroaren 90. edizioa. Garai honetan txirrindulari desberdinen sasoi puntu eta helburuek izan behar zutenean denen hizpide, Puerto Operazioak eta batez ere bertan Basso egoteak ekarri diezaiokeen zigorrak hartu dute indarra. Hain karrera garrantzitsu baten aurretik gai nagusia hori izateak alde batetik pena ematen didan arren, errudunek euren zigorra bete beharra dute, eta hori momentuz Bassori tokatu zaio, nahiz eta geo eta argiago izan Discoverykoaren ondoren beste txirrindulari batzuei (oso ezagunak gainera) tokatuko zaiela.

Kirol arloari begiratuta, urtero bezala ibilbide ikusgarria aukeratu dute antolatzaileek, nahiz eta beti izaten diren gustuko ez ditudan puntutxo batzuk (aurreneko atseden eguna hain azkar, Briancongo etaparen ondoren erlojupekoa izatea, Zoncolan edo Tre Cime Lavaredoko azken mendateak etapa guztia blokeatu dezakeela…). Aurkitu daiztezkeen erru eta guzti, urtero urtero ibilbide zoragarria izaten dugu Italiako errepideetan. Garbi dagoena da mendateetan ondo ibiltzen direnentzako ibilbidea dela eta aukera gutxi uzten duela euren aukerak erlojupekoan izan ditzaketenentzat.

Gilberto SimoniHautagai nagusienei begiratuta, lehiaketan multzo horreta jarri diren Simoni, Cunego, Savoldelli eta Di Lucaren arteko borroka izan daitekeela uste dut. Hala ere, proba denetan gertatzen den gisa, beti agertzen dira inor gutxik esperotako txirrindulariak, Rujano duela bi urte edo iaz Q. Gutierrez (ay, ay Eufemiano, ez zara txarra!!!) bezala. Aurten ere egon ziur norbait “berria” agertuko zaigula eta hori asmatzean egon daiteke lehiaketa irabaztearen giltza.

Sprinterrak ere ugari izan ohi dira eta aurten ere ez da salbuespena izango. McEwen (azken urteetan 10-11. etapa inguruan etxera joan izan da Tourra prestatzera), Petacchi edo Hushovdekin (zein asmorekin datorrenik?) batera Bettini, Forster, Napolitano, Grillo, Richeze, Balducci, Henderson, Usov etb ikusteko moduan izango gara. Lehiaketari begiratuta, alferrik da hautagai nagusia asmatzea sprinterrekin asmatzen ez baldin bada, sprintetan puntu asko banatzen baitira.

Ondo pentsatu aukeraketa, lehiaketa hau ez baita edozein txirrindulari aukeratuta irabazten.

Garbi al duzue zein aukeratu behar dituzuen? Bada aurrera, lehiaketa zain duzue.