Kurutziaga Hotelean gaude, Durangon, Liquigas eta Euskaltel-Euskadi taldeak atseden hartzeko duten hotelean. Zenbait txirrindularik bertara etortzeko esan digute maillotak jasotzera. Ari gara bai pixkanaka apurka maillotak biltzen. Eskerrik asko berriro ere euskal txirrindulari guzti hauei beren eskuzabaltasunagatik.
Gaur arratsaldean erlojupeko garrantzitsua genuen Abadiñoko herrian. Arratsaldeko hiruretan ikaragarrizko beroa izan dugu eta bertako termometro batek 35ºC ere erakusten zituen. Bero eta eguzkia nagusi.
15:17ak aldera irten da lehen txirrindularia eta seguru kexu izango zela egiten zuen beroagatik. Txirrindulariak iristen joan dira, baina 16:45ak aldera aurreikusita zegoen eguraldi aldaketa hasi da. Mendialdean tximistak ikusten genituen eta gero izugarrizko ekaitza. Hainbestekoa izan da antolakuntzak lehiaketa bertan behera uztea erabaki duela. Dirudienez helmugan bertan grua edo dorreren bat ere erori egin da eta txirrindularien segurtasuna bermatu asmoz hartu dute erabakia.
Hemen gaude Tropela Elkarteko zenbait kide Abadiñoko herrian Euskal Bizikletari jarraipen txiki bat egiteko (une honetan, taberna batetik idazten). Helburu nagusia euskal txirrindulariekin harremanetan jarri eta Frantziako Tourreko sarietarako beraiek sinatutako maillotak eskuratzea dugu. Zenbaitek jada eskaini dizkigute hona etorri aurretik (Egoi Martinez, Amets Txurruka, Bingen Fernandez, Haimar Zubeldia, …) eta orain gutxi Mikel Gaztañaga (Agritubel, Tourrera doan beste euskaldunetako bat) eta Beñat Albizurirekin (Euskaltel-Euskadi, gaurko goizeko etapako lehen euskalduna) hitz egin dugu eta beraiek ere eskainiko dizkigutela ziurtatu digute. Ongi hasi da goiza.
Podiumeko bigarren eta hirugarren postuak Claudia donostiarrak eta maialen errenteriarrak osatu dituzte, hurrenez hurren. Maialen juxtu xamar sartu bada podiumean (laugarren postuan geratu den epndrtri 8 puntu besterik ez baitio atera), maribel ere garaile 31 punturen aldeaz bakarrik izan da.
Lehen etapa taldekako erlojupekoa izan da. Nagusi Liquigas taldea izan da pronostiko guztien aurka eta Euskaltel taldea azken postuan sailkatu da. Bagenekien talde apala zeramala talde euskaldunak eta inoiz ez dela izan taldekako erlojupeko etapetan nabarmendua, ez eta ere bere garairik onenetan ere. Ni behintzat ez nau harritu.