“maribel” garaile 2007ko Giroan

maribel izan da aurtengo Giroko garailea eta berarentzat izango da Atxaspi Hoteleko sari eder hori. Eta esan merezimenduz irabazi duela; izan ere, usurbildarrak azkeneko bost etapetan izan du lidertza eta aurrez 5 eta 6. etapetan. Zorionak, maribel!

Atxaspi HotelaPodiumeko bigarren eta hirugarren postuak Claudia donostiarrak eta maialen errenteriarrak osatu dituzte, hurrenez hurren. Maialen juxtu xamar sartu bada podiumean (laugarren postuan geratu den epndrtri 8 puntu besterik ez baitio atera), maribel ere garaile 31 punturen aldeaz bakarrik izan da. Bukaerako puntuazioa kontuan izan aurretik maribelek 200 puntuko errenta zuen Claudiarekiko eta horrek ahalbideratu dio garaipena. Ikusten duzuen bezala, bukaerako puntu horiek oso erabakigarriak izan daitezke lehiaketaren amaieran.

Beste zenbait partaide ere aurrean izan dira etapa bat baino gehiagotan eta hauek ere aipatu beharrean aurkitzen gara: aieup donostiarra sei etapatan lider izan genuen maribelen aurretik eta Cristina leaburuarra lau etapatan. Beraz, hauek izan dira Tropeleko “lima” koloreko maillota gehien izan duten tropelkideak.

Etapei dagokienez, berriz, etapa bakoitzean garaile ezberdinak izan dira eta inork ez du bat baino gehiago irabazi. Podiumean daudenek ere ez dute etapa garaipenik lortu.

Espero dugu lehiaketarekin gozatuko zenutela eta asko izango zaretela zuen tropeltxoetan garaile geratu zaretenak. Gogoratu Tourrerako jada prestaketa lanak egiten ari garela eta Giroan baino sari gehiago izango direla. Beraz, adi izan webgunean agertzen joango diren berriekin.