“maribel” garaile 2007ko Giroan

maribel izan da aurtengo Giroko garailea eta berarentzat izango da Atxaspi Hoteleko sari eder hori. Eta esan merezimenduz irabazi duela; izan ere, usurbildarrak azkeneko bost etapetan izan du lidertza eta aurrez 5 eta 6. etapetan. Zorionak, maribel!

Atxaspi HotelaPodiumeko bigarren eta hirugarren postuak Claudia donostiarrak eta maialen errenteriarrak osatu dituzte, hurrenez hurren. Maialen juxtu xamar sartu bada podiumean (laugarren postuan geratu den epndrtri 8 puntu besterik ez baitio atera), maribel ere garaile 31 punturen aldeaz bakarrik izan da. Continue reading ““maribel” garaile 2007ko Giroan”

Maiatza joan eta Mayo agertu

Mayo GiroanGaur ekainaren bata da. Maiatza joan da. Asteburuko erlojupekoaren eta azken esprintaren aurretik geratzen zen etapa bakarra zen. Ihesaldietarako azken aukera zen eta etaparen bigarren erdian zeuden igoerek oraindik indar guztiak xahutu ez dituztenen artera mugatzen zuen lehia. Goizean gure adituek, Gure Aditua eta VDB (fitxaketa berria) aipatu dituzten Garzelli, Rasmussen, Bettini eta konpainia.

Baina Gure Adituak zerbait baleki bezala, Iban Mayoren izena ere utzi digu aipatutako berriaren iruzkinean. Eta baita asmatu ere! Mayo itzuli da!

Continue reading “Maiatza joan eta Mayo agertu”

Bettiniren azken aukera?

Paolo Bettini alla Vuelta Spagna.jpgGiroan zehar hamaika ihesalditan ibili da Kilkerra, esprintetan ere sartu da, dena eman du, baina zerbait falta izan zaio. Bada, gaur du azken aukera.

Treviso-Terme di Comano, 179 kilometroko etapa. Eta mendate bi: Pian Delle Fugazze 101. kilometroan eta Passo Ballino 165. kilometroan; handik helmugara 14 kilometro, ia guztiak aldats behera. Laburbilduz: ihesaldia.

Hortaz, biharko erlojupekoaren atarian, azken aukera dute gaur ihesaldi-zaleek. Eta, duda barik, han ibiliko dira:

Bettini: harendako moduko etapa da. Azken mendateak 15 kilometro ditu, baina %4,4ko batez bestekoa. Etzana. Eramangarria.

Vila: atzo hanka sartu zuen, gaurkoa harendako aproposagoa da-eta, sailkapen orokorrean postu batzuk aurrera egiteko besterik ez bada. 16. postuan dago, eta lehen hamarretan sailkatzea zuen helburu. Continue reading “Bettiniren azken aukera?”