Oin hutsik, baina goxo-goxo

Ateak itxi zitzaizkien, eta oin hutsik gelditu ziren. Haiek, ordea, ez zuten atzera begiratu: beti aurrera. Atzerriko herrialde batera joan ziren lana egitera –bai, lana egitera-. Ez da erraza guztia sorterrian utzi eta munduaren beste aldera joatea. Baina ilusioa zuten gidari hiru euskaldunek; horregatik ez zuten atzera begiratu, beraien lana txukun egiteko gogoa eta gaitasuna zutelako.

Orain, Mikel Bizkarra, Juanjo Oroz eta Pablo Urtasun bidearen erdian daude; ez aurrera, ez atzera. Aste honetan jakinarazi du Txileko PinoRoad taldeak denboraldia eten behar duela, hemen jatorrizko adierazpena. Taldeko managerrak, Juan Pablo Pinok, dirua hartu eta ihes egin du. Txirrindulariak noraezean gelditu dira: hain sinplea da, hain erraza. Inork ez daki non dagoen, eta ez die telefono-deiei erantzuten. Taldeak aurrera jarraituko badu, ahalik eta azkarren, 330.000 euro bildu behar dituzte teknikoek eta txirrindulariek. Continue reading “Oin hutsik, baina goxo-goxo”