Vino: amore eman beharrean, egurra!

Alexandre Vinokourovek ez daki zer den amore ematea. Zenbat eta zaplasteko handiagoa hartu, orduan eta grinatsuago borrokatu. Tourreko etapa batean hamar minutu galduz gero, hurrengoan egurra, eta etapa garaile. Odol transfusio batengantik bi urterako zigorra jaso eta gero ez zuen txirrindularitza utzi. Kontrakoa. Gogotsu itzuli zen joan den denboraldiaren bukaeran; Espainiako Vuelta eta guzti lehiatu […]