Kontuak kontu, ziklokrosik onena Igorreko Munduko Kopan

Beste urte betez, lokatzgaineko txirrindularitzaren ikuskizun handiak munduko espezialistarik onenak ekarriko dizkigu Euskal Herrira, azken orduko albiste ezkorrek gure lurretan dugun ziko-kros probarik handienaren egunerokotasuna astindu badute ere. Ostegunean Zdenek Stybar munduko txapeldunak zitan egongo ez zela jakinarazi zuen; gabonak arte gutxi gora behera lehiaketatik kanpo egon beharko du, belaunean azkeneko asteotan izaten ari den […]

Ziklokros denboraldia

Igandean ziklokross-ean momentuan diren munduko espezialista handi ia guztiak izango ditugu Euskal Herrian, Igorreko Munduko Kopako proban. Niels Albert gaztearen baja ezagunari seguru asko Lars Boom-ena gehitu beharko zaio, munduko txapelduna Kanarietan egotekoa baita asteburu honetan, 2009a hobeto prestatzeko asmoz. Pena handia da horren lehia estuan ibili diren egungo hiru txirrindulari handienak elkarren aurka ikusterik […]