Traizioa?

cavendishAtzoko Cavendish-en garaipen berriak ez du jadanik inor harrituko. Esprinter gaztea sekulako garaipen sorta hasi da pilatzen eta oraindik urte askotako erregetza nabaritzen zaio.

Dena dela, atzoko etapako momenturik interesgarriena helmugarako 30km inguru gelditzen zirela gertatu zen. Haizearen laguntzaz, eta Team Columbia-HTC taldearen poderioz, tropela aurreko postuetan apurtu zen, aurrean Team Columbia-HTC talde osoaz gain, besteak beste Armstrong, Cancellara eta Gerdemann sartu zirelarik. Armstrong-en taldekide diren Zubeldia eta Popovych ere han ziren, hasiera batean kontrol lanean hasi zirelarik.

Baina hara nora, kilometro gutxira, Astanako bi talde-lagun hauek tiraka hasi ziren eta era berean Carlos de Andres eta Perico Delgadoren – honen kasuan gutxiago – urduritasunak . Hain urduri ikusten ziren, Astanakoak aurrean tiratzen bazuten, Contadorren lidergoa erakutsi nahi bazuten, atzean ere tiraka hasi behar zutela esatera iritsi zirelarik?!?!?!?!?!

Ez zait iruditzen Astana barruan elkarbizitza egokia izango denik baina ziur nagoena da, prentsa espainiarra laster izango dugula bi oilar hauen arteko lehian burua sartzen. Atzoko Astanaren jokabidea ez zait batere arraroa egiten. Tourra irabazteko hautagai sendoenak atzean ziren eta modu honetan Armstrong lasterketaren lehian sartzeko moduan izan dira.

Armstrong eta Ben AffleckHala ere, garbi dago atzoko jokaerak mila eta bat lerro beteko dituela datozen egunotan. Espainiako prentsa hasi da jadanik “traizio” hitza aipatzen. Ez nator neu bat honekin baina egia esateko, ez zait batere arraroa egin hori irakurri izana.

Ikusiko dugu datozen egunetan zein nolako jokaerak ikusteko moduan garen Astana taldearen inguruan. Entretenituko gaituztela iruditzen zait.

Argazkia:  cyclingnews.com

Hushovd-Cancellara-Pozzato, eta gaur esprinta

dv356611.jpgIkaragarria Hushovdek daukan indarra, ikaragarria Cancellararena. Baina atzoko etapako gakoetako bat Pozzato izan zen. Cancellararen erasoei erantzutea ia ezinezkoa da, oso gutxik eusten diote, baina atzo Pozzatok erakustaldia egin eta harrapatu egin zuen. Eta etapa italiarrak irabazi behar zuela zirudienean, tropela gainera etorri zitzaien eta norvegiar handiak irabazi zuen. Columbia taldea ere oso indartsu dabil (Kirchen 2., Ciolek 3.). Garaipenaren zati handi bat Renshaw taldekideari zor dio Hushovdek �hori onartu zuen�, oso lan ona egin zuen-eta; etapa bukaerako besarkadek argi utzi zuten. Continue reading “Hushovd-Cancellara-Pozzato, eta gaur esprinta”