iPad 2 zoragarri bat eta iPod Touchak Tropelan!!

2011ko denboraldia hastera doa, Tropelaren 7. denboraldia izango dena hain zuzen ere. Hori dela eta aurtengoan sari bereziak jartzea erabaki dugu jarraitzaile guztiok merezi duzuelakoan baikaude: iPad 2 bat eta bi iPod Touch! Ez dira, noski, sari bakarrak izango eta gehiago biltzen goazen heinean jakin arazten joango gatzaizkizue.

Iaz bezala Urteko Sailkapenari garrantzia eman nahi diogu. Honez gero jakingo duzuen moduan, sailkapen hau denboraldian zehar jokatuko diren lehiaketetan batutako puntuekin osatuko da.

2011ko Urteko Sailkapeneko irabazlearentzat atzo aurkeztu zuten iPad 2 zoragarri bat izango da! Lehia zaila izango da, beraz, hasiera hasieratik lehiaketei ondo ekiteak bere garrantzia izango du.

Hala ere Tropelako onena saritzeaz gain parte hartzea bera ere eskertu nahi dizuegu. Hori dela eta bi iPod Touch zozketatuko ditugu urte osoan zehar parte hartzen duzuen guztion artean. Baina adi, izan ere zenbat eta lehiaketa gehiagotan parte hartu saritua izateko aukera gehiago izango baituzue!

Erabiltzaile bakoitzari parte hartzen duen lehiaketa kopuru bakoitzeko zozketarako zenbaki bat emango zaio. Zenbat eta lehiaketa gehiagotan parte hartu zenbaki gehiago izango ditu zozketan. Baina ez da hau guztia, zenbaki plus batzuk izango baitira parte hartu den lehiaketa kopuruaren arabera! Hau da, 7-8 lehiaketatan parte hartzen duenari 3 zenbaki estra emango zaizkio, eta 9 lehiaketatan parte hartzen duenari 6!!!!

Argi gera dadin ondorengo taula hau gehitzen dizuegu:

Ikusten duzuen bezala aurtengoan Tropelan parte ez hartzeko aitzakiarik ez dago. Eta adi, sari gehiago ere izango baitira denboraldia aurreratzen doan heinean.

Zorte on guztioi eta gozatu txirrindularitzaz eta Tropelaz!!