Egun gutxi falta da Londresen 2007ko Frantziako Tourrari hasiera emateko. Pixkanaka pixkanaka txirrindulariak ere Britainia Handira abiatzen ari dira. Horien artean Tropelako partehartzaileen bi euskaldun nagusiak: Haimar Zubeldia (%51) eta Iban Mayo (%40).
Talde laranja abiatu zen beraien autobus berrian. Autobusaz gain, bizikletak ere berriak dituzte. Iban Mayo ere aeroportuan ikusi dugu. Inoiz baino argalago omen doa Tourrera.
Igor Antonengan ere itxaropen handia dagoela dirudi (%35). Atzerago Juanma Garate eta Egoi Martinez daude (%17 inguru), eta beste koska batean Mikel Astarloza eta Patxi Vila (%8 inguru). Tropelakoak ere gustura gaude txirrindulari handi hauen artetik gehienen maillotak sarien artean baititugu.
Orain hemen doa galdera. Zuen ustez nor izango da sailkapen orokorrean lehen euskalduna? Norbaitek etapa garaipen bat ekarriko al du Euskal Herrira? Etapa garaipen batek 125 puntu ematen ditu baina sailkapen orokorrean erregularrena denak, lehen euskaldunak, 100 puntu emango dizkie berau aukeratu dutenei.
Zuen ustez zeinen aldeko apustua egin behar da? Nork aterako ditu puntu gehien euskaldunen artean?
Oraingoz, lehiaketan, %52,2k hartu dute Petacchi, eta oraindik ez dakigu Londresko irteeran izango den edo ez! Zuek ze uste duzue, izango dela? Badaezpada ere, Milram taldeak Volodymyr Dyudya eta Petacchi, bien izenak eman ditu inskripzioetan, badaezpada ere. CONIren epaiaren zain dago. Eta gaur asteazkena da!
Gaur jarri dugu martxan Frantziako Tourreko lehiaketa handia, gauerdian. Urteko lehiaketa nagusia dela esan daiteke bai lasterketa partaidetzari dagokionez baita Tropeleko kiniela eta sariei dagokienez ere. Txirrindulariak Londresetik abiatu aurretik 3 aste izango ditugu gure aukeraketa egin, tropeltxoak antolatu eta gure kinielari azken ukituak emateko. Hiru aste hauetan batzuk azken lasterketak mimo handiz jarraituko dituzte txirrindularien forma zein den ezagutzeko eta urteko proba garrantzitsura nola eta ze asmorekin joango diren jakiteko.
modurik izaten ez dutenak.