#409 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 12. etapa

Hirshik (SUN) azkenean lortu du Tourreko 12. etapan garaipena lortzea

Ihesaldiak aukera izan du gaurkoa sailkapen nagusiko txirrindularien taldeek ez baitute berebiziko erritmorik jarri. Hirshi (SUN) gaztea izan da 40 km-ren faltan Krag Andersenekin (SUN) batera aurrera egin eta etapa garaipena lortu duena. Atzetik tropeltxo bat izan arren, eta izan duten ibilbideari esker, Hirshik lortu du Tour honetan desiratutako garaipena. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

Hau eta biharko 13. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan.

#408 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 11. etapa

Ewanek (LTS) bere bigarren etapa garaipena 2020ko Tour honetan

Azkarrenek beste aukera bat izan dute 2020ko Frantziako Tourreko 11. etapa honetan eta etapa garaipen berri bat lortu duena Ewan (LTS) izan da. Saganek (BOH) bigarren egin badu ere, zigortua izan da azken posturaino atzeratuz. Eguneko albiste txarra Ion Izagirrek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Hau guztia eta 12. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.

#407 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 10. etapa

Sam Bennettek (DQT) lortu du azkenean etapa garaipena

Haizeak tropelean urduritasuna eragin badu ere, ez du atzerapen nabarmenik eragin sailkapen nagusikoen artean 2020ko Frantziako Tourreko 10. etapa honetan. Etapa, aldiz, esprintean erabaki da eta azkenean Sam Bennettek (DQT) lortu du garaipena. Interesgarri jarri da maillot berdearen inguruko lehia, baita Tropelako “Azkarretan azkarrenak” multzoko lehia. Hori eta hurrengo 11. etapak eman dezakeena podcast honetan biltzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso).

#406 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 9. etapa

Pogacarrek (UAD) mendian izan ezik helmugetan ere azkarra dela erakutsiz Tourreko 9. etapa irabazi du

Gazteak indartsu datozela kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) 2020ko Frantziako Tourreko 9. etapa honetan. Etapa garailea Pogacar (UAD) izan bada ere, urte berekoa den Hirschi (SUN) gazteak ere indartsu dela erakutsita 90km bakarrean egin ditu eta hirugarren sailkatu da. Mikel Landa (TBM) bikain indartsuenen alboan eta Adam Yatesek (MTS) denbora galduta, lider jarri da Roglic (TJV) Jumboko taldeburua.

#405 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 8. etapa

Peters (ALM) izan da ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratuta 8. etapa poltsikoratzeko

“Besteak” multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du.

Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaketarik ez eta Adam Yatesek (MTS) jarraituko du horiz, baina ezin ahaztu hautagai nagusien artean Pinotek (FDJ) txakalaldi edo ezintasunagatik sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu dela.

Etapak emandakoaren inguruko podcast hau Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean entzun ahalko duzue, baita 9. etaparen aurre analisia ere.