Bai, bai, Freire, Bennati eta Bettini ere esprinterrak dira, baina beste batzuez ari naiz, izen handia duten lagun biz hain zuzen esprinter puruagoak agian; izan ere, non daude Petacchi eta Boonen?
Bada, gaur eta bihar dute, nire ustez, azken aukera Espainiako Itzulian zerbait egiteko. Argi dago ez daudela sasoian; ez, behintzat, aipatu ditudan hiru horien parean. Era berean, Duque eta Gilbert egiten ari diren lana ere azpimarragarria da.
Baina beste batzuek ere agertu beharko dute egun bi hauetan, ze bestela jai izango dute aurrerago: Greipel, Usov, Chicchi, Clerc, Furlan…
Nork irabaziko du gaur? Eta bihar? Etapa antzekoak biak ere, esprinterrentzat egokiak. Boonenek eta Petacchik ezustekorik emango dute? Nik ezetz diot. Egin apustu.

Baina ez Tourra. Batzuk jokoz kanpo geratu dira, edo hori saldu nahi dute, behintzat: Vinokourov, Mentxov, Schleck eta beste batzuk. Edozelan ere, nire iritziz, aldeak ez dira handiak, eta erlojupekoak eta Pirinioak daude aurretik.
Oraingoz, lehiaketan, %52,2k hartu dute Petacchi, eta oraindik ez dakigu Londresko irteeran izango den edo ez! Zuek ze uste duzue, izango dela? Badaezpada ere, Milram taldeak Volodymyr Dyudya eta Petacchi, bien izenak eman ditu inskripzioetan, badaezpada ere. CONIren epaiaren zain dago. Eta gaur asteazkena da!