Egun batzuk besterik ez da falta lagun askoren urteko hitzordu garrantzitsuenerako: 205 kilometro aurretik, eta lau mendate.
-Somport: Sabiñanigotik Jacara arteko urduritasunak-eta atzean uzteko, portu eramangarri baina luzea. Malda handirik ez, baina ez da komeni dena ematea, hura igo eta oraindik 150 kilometro gelditzen dira-eta.
-Marie-Blanque: hura igotzen hasi orduko, 100 kilometro hanketan. Zer esan mendate horretaz… Hamar kilometro luze, eta azken laurak izugarriak, malda %10-%12 inguruan, konstante, atsedenik ez… Proba guztiko malda gogorrenak, eta partaide gehienak gorputza alde batera eta bestera mugitzen, garapen txikienarekin: plater bi eramanda, atzean 28ko hortza; plater bi baina compacta eramanda, atzean 25arekin nahiko; hiru plater eramanda, arinago. Hori bai, mendatea pasatu eta berehala jan eta edan postuak daude, beharrezkoak.
-Portalet: iritsi gara momentu erabakigarrienera. 29 kilometroko igoera eta %4ko batze bestekoa. Ba, malda handirik ez! Hori pentsatuko dute askok, baina errealitatea oso bestelakoa da. Izan ere, datu batzuk: ordurako 127 kilometro hanketan; eguerdi aldera igotzen denez mendatea, bero izugarria, benetan, eta azkeneko kilometroetan itzalik ez; aurretik egindako esfortzua ondo neurtu den edo ez, zeru edo infernu bilaka daiteke… Continue reading “Quebrantahuesos 2007, zapatuan”
Giroan zehar hamaika ihesalditan ibili da Kilkerra, esprintetan ere sartu da, dena eman du, baina zerbait falta izan zaio. Bada, gaur du azken aukera.