Landaluze garaile Dauphine Liberen

Euskaltel-Euskadi Tour-aren atarian itxura hobetzen.

Euskal Bizikletan Aketza Peñak podiumean sartzea lortu zuen eta David Herrerok erlojupekoan garaipena eskuratu zuen. Hau gutxi balitz, Dauphinen garaile suertatu da Iñigo Landaluze. Ez da meritu makala garaipen hau eskuratzea, izan ere taldekiderik gabe amaitu baitu lasterketa. Gogoratu lasterketa honetako tropelean Lance Armstrong bezalako txirrindulariak izan direla.

Bestalde, larunbatean abian jarri zen Suitzako itzulia eta gogoratu Iban Mayoren Tour aurreko lasterketa garrantzitsua izango dela.

XVIII. Emakumeen Bira Bubnenkovak irabazi du

Somarriba 8.a izan da lasterketan.

Emakumeen Biraren XVIII. edizioa amaitu da. Aurreneko egunetik lider jarri zen Svetlana Bubnenkova errusiarrak goitik behera menperatu duen lasterketa izan da. Podioan Trixi Worrack eta Mirjam Melchers izan ditu lagun. Euskaldunen artean Joane Somarriba eta Eneritz Iturriaga izan dira onenak, 8. eta 12. postuetan, 4 minutu inguruko atzerapenarekin.

Eroski Bidaiak ere Tropelean

Aurten Tour-a Mediterraneoan ezezik, Tenerifen ere.

Dakizuen bezala, sarien atala irekirik dago laguntza emateko prest daudenentzat. Hala aukeratu du Eroskik ere eta Quo Bidaiak-ek eskainitako itsasbidaiari, Teneriferako bidaia bat gehitu zaio. Baina ez da bakarra izan: Esaitek ere bere hondar alea jarri nahi izan baitu eta txirrindulari janzki ekipamendu oso bat eskaini du. Baina azkenak izango ote dira?

Abian da Tropela!

Uda honetako modako webgunea.

Tropela.net webguneak martxan asteak badaramazkien arren, jada bere osotasunean jarri dugu irekian. Egunotan gure informatikariak plataformaren azken moldaketak amaitzen jardun dute eta inguratu ditugu 2005eko Tropela Lehiaketa-n izango ditugun sariak. Parte hartu ahal izateko, nahikoa da izena ematea norberak bere kontua izan dezan. Bertan egin ahal izango duzue zeuen kiniela (azalpen zehatzagoetarako begira arauak atala).

Guztiontzako ditugu sariak: lehiaketako lehen postuentzat, etapako garailearentzat eta partehartzaile zortedunentzat, egunero opariak zozketatuko baititugu. Eguneko etapak amaitu ostean sartuko ditugu puntuazio berriak eta garaileak zeintzuk izan diren argitaratu.

Honetaz guztiaz gain, gure tropeleko adituaren eguneko aurrikuspena eta eguneko analisia izango da, eta berriak atal honetan txirrindularitza, teknologia eta euskarari buruzko berriak biltzen joango gara.

Gogoan izan lehiaketa hau ez litzatekeela posible izango gure babesle eta beraien mallotak sinatuta eman dizkiguten euskal txirrindulariei esker izan ez balitz. Eskerrik asko guztei eta zorterik onena opa dizuegu guztioi. Gozatu txirrindularitzaz! Gozatu internetez! Gozatu euskaraz!!

Euskal Bizikleta esperotako maila azpitik

Eladio Jimenez aurtengo edizioko garailea.

UCI Protour-etik kanpo utzi zuten Euskal Bizikleta, eta antolatzaileek salatu dutenez, honek aurtengo edizioan nabarmen utzi du negatiboki eragin diola. 104 txirrindularik ekin zioten bost egunez luzatu zen itzuliari eta 50k amaitu dute. Osteguneko etapan Eladio Jimenez-ek ihesaldi baten ondorioz lidertza lortu zuen, baina Euskaltel eta Liberty Seguros-en utzikeriagatik. Adituen ustetan, lehiaketari zor zaion seriotasuna falta izan da 2005eko Euskal Bizikletan, eta etorkizunari begira eztabaida handiak sortu dira. Besteak beste, Euskal Bizikleta UCI Protour-en sartua izan dadin, uztailera atzeratzea aztertzen ari dira antolatzaileak.