Juanma Garate: 'Giroan lehen bosten artean sailkatzeko modua dudala ikasi dut'

(Berria 2006-02-15)

Iaz, Koldo Gilekin batera, euskal txirrindulari onena izan zen. Aurten, honek ere, taldez aldatzea erabaki du eta Quick Step talde belgikar indartsura joan da. Bertan, Tom Boonen, munduko txapelduna, eta beste hainbat txirrindulari garrantzitsu izango ditu ondoan baina baita Jose Antonio Garrido txirrindulari bizkaitarra ere. Aurten ere, Italiako Giroa izango du helburu. Bere lasterketa kuttuna dela esan dezakegu eta gainera taldeak horretarako fitxatu du. Ea lan bikaina egiten duen eta bere erregulartasunari esker lehen postuetan bukatzen duen. Berak ere onartzen du, Giroa irabaztea ia ezinezkoa dela. Halere ez dezagun esperantza galdu denok baitakigu italiako lasterketa zeinen eroa izaten den eta zenbat sorpresa izaten diren. Ikusiko dugu…

Erantzun bat “Juanma Garate: 'Giroan lehen bosten artean sailkatzeko modua dudala ikasi dut'”(e)an

  1. Oso Giro gogor bat oso goian amaitzeko gai dela erakutsi zuen iaz. Aurtengo edizioa oraindik eta gogorragoa izan arren berriro ere hor goian ikusteko gaitasuna duela zalantzarik ez dut, hala ere beldur gehiago ematen dit denboraldi aurretik izan dituen arazo fisikoak.
    Dirudienez arazo horiek ez diote nahi bezala prestatzen utzi eta irundarrak bere zalantzak ere agertu zituen.
    Arazo fisikorik ez duenean aurrean ibiltzeko gai dela erakutsi digu eta espero dezagun aurten ere hori ikusteko moduan izatea.

Iruzkinak itxiak daude.