Koldo Gil: 'ProTour Ligako itzuli txikiak dira nire erronka aurten'

(Berria 2006-02-15)

Txirrindulari burlatarrak lan bikaina egin zuen iaz, batez ere, astebeteko itzulietan. Andoni Urbistondok Berrian dioen bezala iazko euskal txirrindulari onenetarikoa izan genuen. Aurten, Saunier Duval taldera joan da kirol arloan hazteko aukera gehiago izango dituelakoan. Oraingoz, Matxinek, taldeko zuzendariak, gustuko egutegia osatzeko aukera eman dio eta gustura da. Aurtengo erronka, Euskal Herriko Itzulian, Romandian eta Suitzan lehen postuetan ibiltzea du. Ikusi egin beharko da talde berrira nola egokitzen den baina uste dut berak begiz jotako itzuliren bat irabazteko lehian ibiliko dela. Hik zer diok Aritz?

Erantzun bat “Koldo Gil: 'ProTour Ligako itzuli txikiak dira nire erronka aurten'”(e)an

  1. Aspaldian tropelean ikusten ez den kasu bat, hau da, norberaren ezaugarrietara ondo moldatzen den lasterketetan pentsatzen ari dena eta ez beste asko bezala, irabazteko aukerarik ez duten lasterketekin pentsatzen jartzen diren horietako.
    Benetan aukeraketa ona egin duelakoan nago, emaitzak denboraldi amaieran aztertu beharko dira baina printzipioz behintzat ez dirudi Tourra, Giroa edo bere baldintzetara egokitzen ez diren beste frogekin denbora galtzeko asmorik duenik.

Iruzkinak itxiak daude.