#113 eta #114 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak. Lehen bi etapak

Aurreko podcastean Egoitzek (@elizaso) aipatu zuen moduan, asmoa zegoen egunero podcast labur bat grabatzekoa etapan zehar gertatutakoa kontatzeko. Hemen dituzue horrenbestez lehen bi etapen audioak.

 

Gogoan izan zuen podcast aplikazioetan zuzenean entzuteko aukera duzuela guk argitaratu bezain laster gure zerrendara izena emanda. Aplikaziorik ezagunenak Podcast & Radio Addict Android gailuetarako eta Podcasts iOS gailuetarako. iVoox APP-ean ere aurkituko gaituzue.

Gure zerrendara izena emateko: https://itunes.apple.com/es/podcast/tropela-podcastak/

Contador bera bakarrik erori da

Gaurko egunean erorketek protagonismoa hartu dute. Badakigu lehen astean urduritasuna izaten dela eta gaurkoan ere ez da desberdin izan.

103. Tour honetako lehen etapan, helmugan ikusi dugu erorketarik handiena, txirrindulari gehien kaltetu dituena behintzat. Esprintean maillot horiaren bila zirela eroriko handia izan da baina horrek ez du Cavendish galarazi etapa garaipena eta maillot horiaz jabetzeko. Badirudi erorikoan kaltetu larririk ez dela.

Notizia, ordea, Contadorren erorikoa izan da. 80 km falta zirela helmugara bidean izan da eta bideo honetan ikus daitekeen moduan bera bakarrik erori da. Ez da ez hasera ona izan Tinkoffeko liderrarentzat.