Italiako Giroa eta lehiaketa

box_logogiro.gifLarunbatean hasten zaigu Italiako Giroaren 90. edizioa. Garai honetan txirrindulari desberdinen sasoi puntu eta helburuek izan behar zutenean denen hizpide, Puerto Operazioak eta batez ere bertan Basso egoteak ekarri diezaiokeen zigorrak hartu dute indarra. Hain karrera garrantzitsu baten aurretik gai nagusia hori izateak alde batetik pena ematen didan arren, errudunek euren zigorra bete beharra dute, eta hori momentuz Bassori tokatu zaio, nahiz eta geo eta argiago izan Discoverykoaren ondoren beste txirrindulari batzuei (oso ezagunak gainera) tokatuko zaiela.

Kirol arloari begiratuta, urtero bezala ibilbide ikusgarria aukeratu dute antolatzaileek, nahiz eta beti izaten diren gustuko ez ditudan puntutxo batzuk (aurreneko atseden eguna hain azkar, Briancongo etaparen ondoren erlojupekoa izatea, Zoncolan edo Tre Cime Lavaredoko azken mendateak etapa guztia blokeatu dezakeela…). Aurkitu daiztezkeen erru eta guzti, urtero urtero ibilbide zoragarria izaten dugu Italiako errepideetan. Garbi dagoena da mendateetan ondo ibiltzen direnentzako ibilbidea dela eta aukera gutxi uzten duela euren aukerak erlojupekoan izan ditzaketenentzat.

Gilberto SimoniHautagai nagusienei begiratuta, lehiaketan multzo horreta jarri diren Simoni, Cunego, Savoldelli eta Di Lucaren arteko borroka izan daitekeela uste dut. Hala ere, proba denetan gertatzen den gisa, beti agertzen dira inor gutxik esperotako txirrindulariak, Rujano duela bi urte edo iaz Q. Gutierrez (ay, ay Eufemiano, ez zara txarra!!!) bezala. Aurten ere egon ziur norbait “berria” agertuko zaigula eta hori asmatzean egon daiteke lehiaketa irabaztearen giltza. Continue reading “Italiako Giroa eta lehiaketa”

Italia hizpide

Hilaren 12an hasiko da Italiako Giro famatua. Noski, Tropelean ere lehiaketa izango da aurten ere lasterketa honen inguruan. Beraz, adi!!

Ivan BassoBaina Giroaren bezperatan, beste italiar bat dugu albiste: Ivan Basso. Iaz Puerto Operazioak eraginda Tourretik alboratua izan eta gero, atzo taldea uztea erabaki zuen italiarrak. Baina zergatik orain? Zer gertatu da?

Italiako Komite Olinpikoak kasua artxibatzea erabaki bazuen ere iazko urrian, orain azken egunetako berrien ostean, gehiago argitzeko erabakia hartu du. Ullrich alemaniarrari bezala, ADN froga bat egitea eskatu zaio Bassori. Ullrich talde gabe geratu zen eta Bassok taldea utzi du bere kabuz. Bihar joango omen da azalpenak ematera erakundeen aurrera. Badirudi alemaniarraren kasuan prozesua azkarrago joan zela eta ondorioak lehenago pairatu zituela; Bassori, berriz, orain etorri zaio ordaina. Bazen garaia!!

Kontuak kontu, badirudi beste 47 txirrindulariren izenak badirela Puerto Operazioaren txostenen batetan. Noiz agertuko dira? Giroa hastear denean? Tourrean?