Italia hizpide

Hilaren 12an hasiko da Italiako Giro famatua. Noski, Tropelean ere lehiaketa izango da aurten ere lasterketa honen inguruan. Beraz, adi!!

Ivan BassoBaina Giroaren bezperatan, beste italiar bat dugu albiste: Ivan Basso. Iaz Puerto Operazioak eraginda Tourretik alboratua izan eta gero, atzo taldea uztea erabaki zuen italiarrak. Baina zergatik orain? Zer gertatu da?

Italiako Komite Olinpikoak kasua artxibatzea erabaki bazuen ere iazko urrian, orain azken egunetako berrien ostean, gehiago argitzeko erabakia hartu du. Ullrich alemaniarrari bezala, ADN froga bat egitea eskatu zaio Bassori. Ullrich talde gabe geratu zen eta Bassok taldea utzi du bere kabuz. Bihar joango omen da azalpenak ematera erakundeen aurrera. Badirudi alemaniarraren kasuan prozesua azkarrago joan zela eta ondorioak lehenago pairatu zituela; Bassori, berriz, orain etorri zaio ordaina. Bazen garaia!!

Kontuak kontu, badirudi beste 47 txirrindulariren izenak badirela Puerto Operazioaren txostenen batetan. Noiz agertuko dira? Giroa hastear denean? Tourrean?

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.