Nork galduko du gaur Giroa Nostra Signora della Guardian?

Mendiarekin bigarren kontaktua izango dute gaurkoan Italiako Giroko txirrindulariek. Monteverginen amaitu zen etapa baino bukaera gogorragoa du, ia 9 kilometro dituen eta %8ko bataz besteko aldapa igo beharko baitute.

stg18-cunego.jpgFalta diren mendiko etapak kontutan hartuta zaila da gaur Giroa erabakita uztea (hori Armstrongek eta iaz Bassok bakarrik egin dute aspaldian) baina ziur Giro hasieran hautagaien artean zeudenen arteko izen zerrenda murrizten dela. Monteverginen oso indartsu agertu ez ziren batzuk, Popovych edo Savoldellik adibidez, aste honetan beroien sasoi-puntua hobetu ez badute agur esan diezaiokete Giroan izan ditzaketen aukerei.

Bestalde, euskaldun batek “maglia rosa” jazteko aukera izan daiteke. Noski, Patxi Vilataz ari naiz, nahiz eta Cunegoren aldeko lanean jarraitu beharko duen eta Bruseghin edo Arroyok ere beroien aukerak izan baditzakete ere.

Etapa garaipenerako Perez Cuapiogatik apostu egingo nuke, sailkapenean atzean egonik ez delako, momentuz behintzat, goian daudenen arerio zuzena.

Oilarren borroka hasiko ote?

diluca.jpgGiroaren hasiera irla baten izan eta berorrek dakarren tokialdatzearen ondorioz segituan dugu aurreneko atseden eguna, eta hurrengo egunean aurreneko “mendiko etapa”. Kakotx artean jartzen dut, etapa esprinterrentzat ez den arren ez delako agian aproposena mendi gogorragoetan ikusiko ditugun protagonista berberak ikusteko.

Mendiarekin aurreneko kontaktua izateko etapa polita iruditzen zait. Mendate luze baina ez hain gogor honetan eskalatzaile petoak ez direnek beren aukera izan dezakete etapa garaipena lortzeko. Hau esatean Rebellin edo Bettini bezalako txirrindulariekin gogoratzen naiz, bigarrengoak osteguneko etapa aproposagoa baldin badu ere eta ziurrenik ez den sartuko Montevergineko etaparen lehian.

Momentu aproposa baita ere hain ondo dagoela esaten duten Riccardo Ricco gaztearen benetako sasoi puntua ikusteko. Eta ezin ahaztu Di Luca edo Cunego (hemen helmuga izan denetan, azken bi irabazleak berauek izan dira) bezalako txirrindularietaz ere. Aipatutako 5 txirrindulari hauek izan behar lukete hautagai nagusienak.

Hurrengo egun batzuetarako uzten ditut Simoni, Piepoli, Savoldelli edo Popovych bezalako txirrindularien aukerak. Ez dut uste bihar sailkapen nagusiari begira ikaragarrizko borrokarik izango denik baina ziurrenik izango dugu sorpresatxoren bat eta askoren ahotan dagoenen batek segundu garrantzitsuren batzuk gal ditzake. Bihar hautagai nagusiren batek minututik gorako kaltea jasotzen badu oso seinale txarra izango da, ez bait da inondik ere diferentzia ateratzeko bezalako mendatea. Asko bustitzea izan badaiteke ere Popovych izan daiteke sorpresa negatiboa eman daitekeena. Hau esan eta gero eskuak goian dituela helmugan sartzeko kapaza da baina…
Eman zuen aurreikuspenak eta gozatu etapaz.

Bettini, ikaragarria!!!

Gaurko honetan ez naiz arituko ez etapa irabazleari buruz, ez Giroa irabazi dezaketenei buruz, ez ibilbideari buruz… gaurko honetan Bettini “Kilkerra” handiari buruzko pare bat hitz egin nahi nituzke.bettini.jpg

Nahiz eta gero eta gehiago diren Puerto Operazioan “Pepito” gaitzizenaren atzean dagoen txirrindularia dela esaten duten ahotsak, txirrindulari honen azken urteetako ekarpenek berarenganako miresmena bakarrik ekar diezaioke txirrindulari zale orori. Ia edozein klasiko (agian Paris-Roubaix salbu) irabazteko gai den txirrindulari honi, munduko sprinterren aurrean borroka egitea tokatzen zaionean ere hor aurrean izaten da. Ikaragarria da McEwen edo Petacchi bezalako sprinter petoekin buruz-buru iharduteko ahalmena izatea.

Ea berarentzako aproposagoak diren etaparen batean eskuak igota ikusteko moduan garen. Frascatin amaitzen den etapak aproposa ematen du, profilaren arabera behintzat.

Txirrindulari honek sortzen duen miresmena, Tropela.net eko kinieletan era ikus daiteke, %70ak baino gehiagok aukeratu baitute berau.

2832 kide abian gara 2007ko Italiako Giroan!

Gaur hasi da 2007ko Italiako Giroa. Azkenean 2832 kide izan gara kiniela egin dugunok, iaz baino kide gehiago. Zorionak guztioi!

LiquigasLehen etapa taldekako erlojupekoa izan da. Nagusi Liquigas taldea izan da pronostiko guztien aurka eta Euskaltel taldea azken postuan sailkatu da. Bagenekien talde apala zeramala talde euskaldunak eta inoiz ez dela izan taldekako erlojupeko etapetan nabarmendua, ez eta ere bere garairik onenetan ere. Ni behintzat ez nau harritu.
Gogoratu taldekako erlojupeko etapak Tropeleko lehiaketetan ez direla puntuagarri, beraz, ez larritu punturik batu ez baduzue gaurko etapan! Hori bai, bihartik aurrera komeni da puntuak batzen hastea Atxaspi Hoteleko asteburu hori irabazi nahi baduzue.

Faboritoei dagokionez, Di Luca dugu aurreneko postuetan, 13 segundotara Savoldelli, 42ra Cunego eta minutu t’erdira Simoni, Iban Mayoren taldekidea. Saunier Duval-Prodir taldea ez da fin ibili gaurko erlojupekoan. Ikusiko dugu hurrengo etapetan zenbaterainoko eragina izango duen faboritoen artean gaurko etapak.

Atxaspi Hotelean asteburua jokoan!

Jada gutxi falta da Italiako Giroa abiatzeko, beraz, baita kinielak egin eta errepasatzeko epea ere!Atxaspi Hotela

Tropela Elkarteak esfortzu handia egin du lehiaketa honetan sariak jarri ahal izateko. Ohiko laguntzaileen artean Atxaspi Hotela izan da 2007ko Giroko Tropeleko lehiaketan saria eskaini duena. Beraien eskutik asteburu zoragarri bat bertan igarotzeko saria izango da 2007ko lehiaketako irabazlearentzat. Gure eskerrik beroenak Atxaspi Hoteleko adiskideei!

Lehiaketaren inguruan iritzi asko plazaratu dira bai txirrindulari zerrenden inguruan, lehiakideen gehien aukeratutako txirrindularien portzentaiak argitaratzearen inguruan… Denak izango ditugu kontuan, baina garbi dagoena zera da: lehiakide guztiok dituzue aukera eta informazioa eskuragai, baldintza berdinetan.

Zorte on guztioi!