Patxi Vilarentzat Paris-Nizako 3.etapa!

Patxi VilaPatxi Vila (Lampre) nafarrak Paris-Niza lasterketako hirugarren etapa eskuratu du. Eta ez da edozein etapa, Paris-Niza irabazi nahi zuenak gaur aurrean ibili beharra zuen. Berako txirrindulariak eta Floyd Landisek (Phonak) azken mendian aurrera egin dute, bien arteko esprintean Patxi izan da garaile. Estatubatuarrak, aldiz, lidergoa hartu du eta Vila bigarren dago sailkapen orokorrean, 9 segundura.

Vilak 30 urte dauzka eta 2001. urtetik profesional mailan korritu du. Gaurkoan, bere lehen etaparen garaipena eskuratu du. Bagenuen gogoa Patxi helmugan eskuak jasotzen ikustekoa! Zorionak!
Bestalde, Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) hirugarren izan da eta Haimar Zubeldia zazpigarren sailkatu da.

Erantzun bat “Patxi Vilarentzat Paris-Nizako 3.etapa!”(e)an

  1. Euskal txirrindularitza zale denak poztu dituen berria izango zen, jakina bait da pelotoian estima handian duten txirrindularia dela. Aurreneko garaipena izan arren taldeko denak gustora uzteko lana egiten trebatua dugu, itzuli handietan taldeko liderrei laguntza paregabe emanaz eta askatasun pixkat duenean aurrean agertu zale dena. Zorionak beratarrari!!
    Aipatzekoa baita ere Haimar Zubeldiaren lana. Askotan usurbildarrarekiko kritikoenetakoa izan naiz, Tourra soilik prestatzen duen txirrindularietako bat izaki, baina oraingoan goraipamena merezi duela iruditzen zait. Ia bere forma pixkanake hobetzen joaten den eta berari ondo egokitzen zaizkion Criterium Internacional eta Euskal Herriko Itzulian aurrean ikusteko moduan garen.

Iruzkinak itxiak daude.