Euskaldunen beste garaipen bat

Alberto Martinez laneanGaur arratsaldean Alberto Martinezek (Agritubel) erlojupeko bikaina egin du eta maila handiko txirrindulariei aurre hartuz Nazioarteko Kriteriumeko 3.etapa irabaztea lortu du. Ederra garaipena!

Kriteriuma Ivan Bassok irabazi du eta bai mendian nahiz erlojupekoetan bikain moldatzen dela erakutsi digu. Baina honek zer egin nahi du? Martxoan garaipenak lortu, maiatzean Giroa irabazi eta uztailean Tourra ere bai? Jarrera oso arriskutsua iruditzen zait baina ikusleentzat horrela hobe!

Erantzun bat “Euskaldunen beste garaipen bat”(e)an

  1. kaixo,
    Alberto Martinez ezagutzen dugu eta asko poztu gara bere garaipenaz, merezi zuen eta!!
    Azken bi urtetan gogor aritu da lanean (denak bezala) baina zorte txarra izan du eta hainbat arazoek ez diote utzi ematen ahal duen guztia erakusten
    Aupa txapeldun !!!

Iruzkinak itxiak daude.