Gaur egun handia izan behar zuen Kaiku taldearentzat. Txirrindularitzako 3 itzuli handietako batean parte hartzeko gonbidapena jaso behar zuten. Gaur, Espainiako Vueltak 2 gonbidapen banatu behar zituen. Esnekien taldeko pertsonek Vueltaren antolatzailea den Unipublic-ekin izandako harremanek baikor izatera derrigortzen zituzten. Iaz ez bezala, aurten kirol arloari garrantzi gehiago emango ziotela zioten antolatzaileek. Gonbidapen bat Comunitat Valenciana taldearentzat izango zela jakina zen. Hor ez dago ezer esaterik, merezita. Eta bigarrena, berriz, Kaiku eta Relax taldeen artean borrokatu behar zutela zioten aditu guztiek. Horrela izanik, Kaikukoek iaz lortutako garaipenekin eta postu on guzti horiekin gonbidapena beraiena izango zela uste zuten. Baina usteak erdia ustel. Azkenean, kaka zaharra! Beti bezala, antolatzaileek nahi dutena egiteko eskubidea dutenez, sudur puntan jarri zaiena gonbidatu dute, Relax. Iaz, garaipen bakar bat ere lortu ez zuen taldea eta ezer erakutsi ez zuena. Eta Kaikuren geroa beltz, oso beltz.
Eta hori gutxi balitz, gaur goizean, Murtziako Itzulia hasi aurretik UCI-k egindako odol analisien ondorioz, Ricardo Serrano Kaikuko txirrindulari espainiarra, “ez gai” kontsideratu dute. 15 egunez ezingo du lehiatu eta ondoren berriz egin beharko ditu odoleko analisiak.
A ze eguna Kaiku taldearentzat! Hobe argitu izan ez balu!
Iruzkinak itxiak daude.
Garbi dagoen gauza bakarra ez dela izan kirol arloa gehien baloratu dutena. Garbi zegoen Comunitat Valencianak merezimendu osoz irabazia zuela gonbidapen bat. Bestea Relax eta Kaikuren artean egon behar bazuen (ez dakit zergatik Unibet edo Panaria taldeek ez zuten aukerarik, kirol aldetik oraindik eta hobeagotzat bait ditut nik talde hauek), Kaikurentzat behar luke, edozein aldetik begiratuta, baina ziurrenik Serranoren azken orduko “ez gai” kasuak min handia egin die. Kasu hori aitzakitzat hartuta Relax taldea aukeratzeak ere ez nau konbentzitzen.
Azkenean beti leku berdinera iristen gara, baina Kaikuren ez onartzea Serranoren kasuan justifikatu baldin badaiteke, zer egiten du iazko irabazlea eta beste bi txirrindulariren “ez gaitasun” kasuak gainean daramatzan Libertyk parte hartuko duten taldeen artean?
Ah, noski, Liberty UCI Pro Tour ligan sartuta dago!!! txirrindularitzan justizia handiegirik ez dugun seinale garbia.
Hemendik nire animoak Kaikuko taldekide, buruzagi eta euren zaleei.
Hasi aurretik esan nahi nuke bat natorrela zuekin, Kaikuk nahikoa meritu egin ditu Espainiar Vueltan egoteko baina organizatzaile gezurzale batzuen ondorioz Vuelta korritzeko aukera galdu du. Organizatzaileei gezurzale deitzearen kausa Kaiku Vueltatik kanpora uzteko emaniko ¨argudio¨engatik jarri dut, kirol arloan itxuenak ere argi ikusten du Kaiku Relax baino indartsuagoa dela eta Rikardo Serranorena ezin daiteke Kaiku Vueltatik kanpo uzteko arrazoi bezala erabili. Horregatik esan genezake harreman edo politika arazoak medio ezin dela talde bat lasterketa batetik kanpo utzi.
Kaiku taldekoei esan nahiko nieke lasai egoteko horrela lan eginez gero gonbidatuko dutela lasterketa hobeagoetara.