Lehena Astarloak!

Astarloa garaileIritsi da euskaldunon lehen garaipena! Igor Astarloak (Barloworld) Milano-Torino proba irabazi du, italiako probarik zaharrena. ProTourreko proba bat izan ez arren maila handiko taldeak elkartu ziren bertan. Horren froga gisa, bere atzetik sartu ziren iheskideen izenak (Pellizzotti, Celestino, Balan) eta ondorengo tropeltxoko lehenak (Zabel eta konpainia) begiratu besterik ez dago. Ondo hasi du urtea Igorrek. Aurtengo lehen proba zuen, eta irabazi!

2 erantzun “Lehena Astarloak!”(e)an

  1. Denboraldi hasera ona benetan ermuarrarentzat. Munduko Txapelketa irabazi ondorengo denboraldiak ez dira oso onak izan baina espero dezagun aurten berriro goian ikustea.
    Gainera gaur bertan berari ondo egokitu dakiokeen froga berri bat martxan jarriko da. Tirreno-Adriatico froga, Pro Tour ligakoa gainera, eta seguru etapa garaipenen baten inguruan ikusteko moduan izango garela, zerbaitegatik aipagarria baldin bada froga hau, helmugak aldapatxoetan izatearena baita.

  2. Orain dela pare bat egun esanda bezala, Igor Astarloa aurrean ikusteko moduan izan gara, nahiz eta Freire kantabriarrari aurre hartzeko modurik ez duen izan.
    Betidanik nabarmendu da Tirreno – Adriatico froga hau helmuga bihurriak edukitzeagatik, eta aurtengo 3 lehenengo etapak antzerakoak izan dira. Hori bai, gaur Freire nagusitu da baina nahiz eta frogatzerik ez dagoenean esatea errazagoa izan, harrituko nintzateke, lasterketa uztera derrigortu duen erorketarik ezean Paolo Bettinik irabazi izan ez balu. Zein ailegaera zen ikusita, eta batez ere zer sasoi puntu zuen ikusita, 3. aldiz jarraian besoak igota ikusiko genuela uste dut. Pena bat ia denboraldi osoan aurrean ibiltzen den txirrindulari baten erorketaren berria.
    Espero dezagun Milano – San Remo eta Flandriako Tourrerako, bere bi helburu nagusienetakoak, osatuta izatea.

Iruzkinak itxiak daude.