Boonen sprinterra???

Jende asko zen Petacchi italiarra eta Boonen belgiarraren arteko sprintak ikusteko gogoz. Tom BoonenAndaluzia izan da bi garaile hauek topo egin duten unea eta italiarrak 2-1eko markagailua jarri du. Ez naiz ni izango ordea kontu hau ematen joango dena, nire ustez ez baitira inondik alderagarriak bi txirrindulari hauek. Petacchi sprinter petoa den bitartean, Boonen handiak askoz ere helmuga gehiagotan irabazteko aukera duela erakutsi izan du. Iazko denboraldia aparta egin zuen, aspaldian txirrindulari bati ikusi diodan onena, zalantzarik gabe, oso oso gutxiren eskutan baitago urte berean Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, E3 (guretzat lasterketa ezezaguna baino galdetu belgikarrei zer garrantzia duen), Frantziako Tourrean etapak (erorketa ezean elastiko berdea Parisen jazteko aukerak zituen) edo Munduko Txapelketa irabaztea.

Horregatik ez nago batere ados Boonen sprintertzat jotzen duten zaleekin. Eta penagarria da, baina zale askorentzat Boonen horixe da, sprinter hutsa, ziurrenik iazko Tourrean irabazitako etapa eta jaso zuen sonagatik.

Ez diezaiogun mesedez, munduan dagoen klasikomano handienari sprinter etiketa soila jarri, nahiz eta gaur bezala munduko sprinterrik onenari noizean behin irabazteko gai izan. Eman diezaiegun klasikei, hemen ez baina beste herrialde askotan merezimendu osoz irabazita duten fama.

Erantzun bat “Boonen sprinterra???”(e)an

  1. Arrazoi guztia daukak Aritz. Nire ustez, iaz egin zuen denboraldia txapela kentzeko modukoa izan zen, udaberrian hasi eta udazkenera arte garaipenak lortu eta lortu ibilli baitzen. Eta a ze nolako garaipenak! Niretzat, iazko txirrindulari onena izan zen zalantzarik gabe. Gainera, aipatu nahiko nuke 2004an ere maila bikaina erakutsi zuela eta oraindik 25 urte besterik ez dituela. A ze etorkizuna duen! Laister ahaztuko dira belgiarrak Johan Museeuw handiaz!
    Boonen-i buruz informazio gehiago nahi izanez gero bere wegunean aurkituko duzue hemen .

Iruzkinak itxiak daude.