Kreuzigerrek aurpegia eman du

 

Asteazkeneko etapan txekiarrak 11 minututik gora galdu zuen ikaragarrizko txakalaldiak jota tropel nagusitik espero baino lehenago geratu ondoren. Giroa irabazteko hautagaia izanik asko harritu gintuen gertakariak. Kritika ugari jaso zituen Kreuzigerrek horregatik, gogorrenak beharbada taldetik bertatik.

Atzokoan esprinta zen jokoan eta eskalatzaile nahiz faboritoek atseden hartzeko erabili zuten. Gaur, ordea, eskalatzaile eta faboritoek bere eguna zuten, bihar izango duten moduan.

 

Kreuzigerrek sailkapen nagusiko aukera guztiak galduta, etapa garaipenaren bila irtea erabaki du. Eta lortu du. Hainbat kikildu eta taldeburu izatearen presioak itota ez zukeen gaur Kreuzigerrek egin duena egitera ausartuko.

Lavazeko igorari ekin idotenean Seeldrayers taldekideak jo du erasoa lehenik eta handik gutxira Kreuzigerrek berak. Hor ikusi dugu txekiarraren asmoa, asmo irmoa. Cataldok ere antzerako mugimendua egin du, baina Astanakoarena izan da balekoa.

Txalotu nahiko nuke Kreuzigerrek egin duena. Taldeburu bat ez da garaipen handiak lortzen dituena edo sailkapen nagusian postu onak lortzen dituena bakarrik. Taldeburu batek egoeraren mailan izan behar du eta jakin egokitzen inguruko presioaren eragin dena delakoa izanik ere. Uste dut hori dela taldeburu on batek ezinbestean izan behar duen doaia, garaipenak lortu ala ez. Bikain Roman!

 

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.