Tourrean positibo bat. Landis ote?

Tour2006 podiumaAtzo Tourreko kontroletako batean positibo bat egon zela adierazi zuten. Nik neuk txirrindulari “arrunt” batek emango zuela pentsatu eta ez nion garrantzia handiegirik eman. Gainera prentsa espainiarrak espainiarra ez zela esan zutenez, euskaldun batek ez zuela positibo hori eman pentsatu nuen.

Baina hara non, berria zabaltzen hasi da eta Danimarkako egunkari batean Floyd Landis-en izena agertu da susmagarri nagusi bezala. Badirudi azken egunetan parte hartu behar zuen kriteriumetara ez dela agertu eta gainera ezin dituztela lokalizatu. Egia ote da?

Oraingo honetan bai, txirrindularitza pikutara doa… Azken hiru itzuli handietako irabazleak doping kasuengatik kakaztuta… Iazko Vueltan Roberto Heras, Giroan Iban Basso (eta Gutierrez bigarrena) eta orain, Landisena Tourrean.

Oraindik ez da konfirmatu eta gainera kontranalisien zain egon beharko dugu baina… nik argi daukat. Informazio gehiago daukagunean emango dizuegu. Galdera honako hau da: Noiz jakingo dugu zein den aurtengo Tourreko irabazlea? Eta podiuma, argazkian dagoen bezala mantenduko al da?