sagan californian garaile

Tunel luzearen amaiera ikusten ari al da Tinkof-Saxo taldea? Kaliforniako Itzulia ospatu ostean, Sagan txirrindulari apartak 2 etapa eta sailkapen nagusia poltsikoratu ditu. Gainera Europan urteko lehen itzuli handiaren atseden egunean beraien taldeburua, Contador, sailkapen nagusiaren buru da. Lortuko al du eslovakiar gazteak berriro bere maisutasuna erakutsi zita handienetan eta madrildarrak podiumeko maila gorenena zapaldu Milanen?

Kaliforniako Itzuliko garailearen inguruan asko idatzi eta hitz egin da. 2013 urtea izan zuen oparoena 21 garaipenekin. Iazkoan garaipen kantitate hori asko jaitsita eta aurten helburu garrantzitsuenetan huts egin ostean, inoiz baino gehiago jarri da airean ea akabatua dagoen txirrindulari bat den.

Badaude kasuak iparraldeko txirrindularietan gazte-gaztetatik jipoi galantak jasaten dituztenak eta normalean edade ona izaten dena txirrindularitzan (gertuago 30 urtetik 25etik baino) ezin dutena erakutsitakoa baino gehiago eman, eta urte onenak joaten zaizkie.

Txirrindulari zaleok pentsatu behar dugu: etorkizunean buruan arituko diren txirrindulariak gaur egun gerra ematen ari badira ere, 25 urte duen Saganek (Tinkoff-Saxo) oraindik maila ona eman dezake. Eta horren adibide garbia Kaliforniako Itzulia izan da.

Madrildarrari dagokionez, gero eta garbiago ikusten da bere ibilbide profesionalaren amaiera. 2016-ko abenduan pedalei eragiteari utziko dio (badauka denbora hala ere erabaki horrekin damutzeko). Eta horregatik nagusiki aurten egin duen apustua: Giro-Tour irabaztea saiatzea. Lortu edo ez, Contador (Tinkoff-Saxo) irabazten aterako den jokaldia egin du.

Ez badu lortzen, bere jarraitzaileek txalotu egingo dute saiakerarengatik. Eta lortzen badu… Gainera ohikoa izaten den bezala, badauka aitzakia helburua ez badu lortzen: 6. etapan izan zuen erorikoaren ostean daukan mina besoan (suposatzen da). Nire memoriak ez dit uzten oroitzea noiz aitortu zuen madrildarrak arerioak bera baino hobeagoa izan zirenekorik.

Gogoeta eta autokritika gutxi egiten den garai batean, eta emaitza hurbilenak kontuan hartzen direnean arrakastak edo porrotak adierazteko… hurrengo egunetan zorionez munduko txirrindularitzarik onenaz gozatzeko aukera izaten jarraituko dugu (eta aipatutako bi txirrindulariez ere ea urte luzez izaten dugun beraien kalitateaz gozatzeko).

Argazkia: www.cyclingnews.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.