Hemen duzue Ferrari (AND, %49) zigortzera eraman duen esprint polemikoaren bideoa. Egia da egin duen mugimendua ‘egokia’ ez dela izan, baina nahita egindakoa izan al da?
Niri ez zait iruditzen. Egia da gainontzeko txirrindulariak arriskuan jarri dituela italiarrak. Horregatik zigortu ere zigortu dute sailkapenean atzeratuz. Baina Girotik botatzerainokoa al da?
Galdera hori burutik pasa ere ez zait egin, baina badirudi askok Ferrariren “burua” eskatzen dutela. Bihar atseden eguna izango da eta horrek erabakia (hartu behar bada behintzat) zentzu gehiagoz hartzen lagunduko duelakoan naiz. Eta bai, nire aburuz Rujanoren taldekideak lasterketan jarraitu beharko luke (eta ez, ez dut nire kinielan).