Oporrak Nizara bidean

Andy Shleck eta Wiggins erlojuaren kontra

Gogoan dut 2010eko Tourreko azken aurreko etapa. Andy Schleck luxenburgotarrak bakarkako erlojupekoan gauzak zail jarri zizkion Contadorri. Ikusi diogun erlojupekorik onena izan delakoan nago. Gertu izan zuen oso garaipena, eta 2011ko Tourrerako erlojupekoa gogoz hobetuko zuen promesa egin zuen.

Aurreko urtean, etapa berdinean, Evansek elastiko horia kendu zion momentu hartan líder zen Schleck anaietan gazteenari. Erlojupekoan bi minutu t’erdi galdu ondoren australiarrarekiko, berriro bigarren postuan igo zen Pariseko podiumean.

2012 Tourreko berezitasun nagusia banakako erlojupekoan dauden kilometro sorta da, kasik 100Km. Enegarren aldiz Andyren promesa: “erlojupekoan lan asko egin eta emaitzak hobetuko ditut”. Oraingoan, gainera, espezialitatean maisu den Bruyneel zuzendariaren gidaritzapean Radioshack-Nissan-Trek talde berrian izanen delarik.

Emaitzak?? Igandean 9 kilometro t’erdi eskasetan minutu bat galdu zuen luxenburgotarrak, eta zer esango eta “denboraldian goizegi da eta ibilbidea motzegia lorpenak ikusteko”. Mesedez.

Ez da lehen aldia Tourra ez den gainontzeko lasterketetan denbora pasa dabilela, edo nahiago baduzute, %100 eman gabe. Azken hiru Tourretan hiru podium (eta horietako bat poltsikora) lortu dituen txirrindulari bati gehiago eskatu behar zaio urte guztian zehar. Eta ez zaleek bakarrik, baita bere taldeak ere.

Portzierto, atzo 12 minututik gora galdu zituen helmugan. 2010eko Espainiako Itzulia dut gogan, oporretan dagoela dirudi….

Argazkia: Graham Watson