Alan Perezen aukera

Alan Perez25 urteko gazte nafarra, Zurukuin herrikoa hain juxtu. Uztailaren 15ean beteko ditu 26 urte. 2004ean Orbea taldean hasi zen lasterketak lehitzen eta egun, bigarren urtez, Euskaltel-Euskadiko taldean dabil Giroa korritzen.

Webgunean konponketa batzuk egin ditugu eta badirudi hobeto dabilkigula, beraz, txirrindularitzaz berriro gozatzen jarriatzeko asmotan Alainetaz hitz egin nahi nuen gaur.

Giroko 6. etapa, aurtengo edizioko luzeena. 234 kilometro luze eta atzokoan bezala ihesaldiak arrakasta izan du. 60 kilometrotik aurrera Priamo (etapa garailea), Visconti (maglia arrosa berria) eta Alan Perez tartean zituen ihesaldia gauzatu da. 15 kilometroren faltan Priamok erasoa jo eta Alanek jarraitu dio. Nafarrak profesionaletako lehen garaipena eskuratzeko aukera izan du, baina italiarra gehiago izan da. Hortxe ibili da, baina ezin garaipena eskuratu. Lan bikaina benetan Alainena.

Euskaltel-Euskadik ihesaldi batean sartuta garaipena eskuratzea nahi du. Eta gaur horretan saiatu dira eta ia-ia lortu. Gaur Tropelak lo hartu du eta 11 minutu galdu ditu, ondorioz, Alan 4. jarri da sailkapen nagusian 4:42ra. Tropelean hartu duzuten %0,5ak berarekin gustura egoteko moduan zarete!

Bihar Vasto eta Pesconcostanzo artean jokatuko da etapa. Aurtengo Giroko lehen mendiak ikusteko aukera izango dugu bihar. Gainera amaiera maldan goian da, beraz, faboritoek aurpegia ematen hasteko garaia izango dute. Batemat izenik ematera ausartzen al da?