Larunbatean Frantziako Tourra abiatuko da, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena. Iaz estrenekoz izan genuen moduan, aurten ere Laboral Kutxa Saria sailkapena izango dugu.
Gogoratu behin kiniela egin eta gero izena ematea beharrezko izango duzuela Orbea bizikleta, erosketa bonu, maillot, akzio kamerak,… sarietakoren bat eskuratu nahi baduzue. Ez galdu aukera!!
Gure aldetik Laboral Kutxari beste behin ere eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik, izan ere babestutako sailkapenez gain, berriki kaleratu dugun Tropelaren APP berriaren babesle baita.
Zorte on guztioi!!
Astebete barru 
Aurtengo denboraldian ere Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean izango gara. Esango dugu iaz baino estuagoa izango dela izan ere Laboral Kutxa Saria lau lehiaketa garrantzitsutan izango dugu aurtengoan:
Aurtengoan Vuelta ere 10. lehiaketa izango da Tropelan. Gogoan dugu nola 2005ean, Tourra amaitu ondoren, nola erabiltzaileek Vueltarako lehiaketa antolatuko al genuen galdetzen aritu zirela. Eta guk ezin ezezkorik esan! Beste marka bat, beraz, heltze prozesu honetan.