#GeureakEzagutzen : Peio Goikoetxea

Peio Goikoetxea, txirrindulari profesional ohia eta egun Laboral Kutxa taldeko zuzendari. Elkarrizketa honetan kontatzen digu nola txikitatik txirrindulari izateko ametsa zuen, eta betetzea ere lortu zuela. Hori bai, ibilbide nekeza izan du elkarrizketan ikusiko duzuen moduan.

Edozein kasutan, erronka berri bati ekin dio Laboral Kutxako zuzenderi moduan. Izan ere Frantziako Tourra bera ere lehiatzen aritzeko gonbidapena jaso zuten 2024ean.

Txirrindularitza aldatzen ari dela ere aipatzen digu Peiok, batez ere emakumezkoen kasuan. Eta animatzen ditu emakumezkoak txirrindularitzari ekitera, berak dioen moduan, orain arte ez bezala, bizimodua aurrera ateratzeko helburu bat izan badagoelako.

#GeureakEzagutzen : Usoa Ostolaza

Tropelean aritzeak beldurra eragitetik, tropelean nabarmentzera iritsi da Usoa. “Beti dago minutu bat gehiago”, aurrera egiten lagundu dion leloa. Profesional izanik ere, oraindik emakumezkoen txirrindularitzak bidea egiteko duelakoan da Usoa. Eta ez ditu albo batera utzi izan nahi emakumezkoen fisiologiak eragindako desberdinasunak, egon hor baitaude.