“Gizon askea naiz”

Patxi VilaHori da Patxi Vilari birritan entzun dioguna azken egunetan. Atzo amaitzen zitzaion testosterona sintetiko kontsumitu izangatik jarri zioten zigorra eta orain talde bila dabil.

Azken berrien arabera, Patxi Vila Lampre taldeaz gain (2003az geroztik partaide izan den taldea) Astana taldearekin ere bideak ireki omen ditu. Hauek ProTourreko taldeei dagokionez, baina Kontinentalak ez ditu baztertzen. Horien artean Xacobeo-Galicia, Andalucia-Cajasur eta Carmioro – A Style, egun Sellaren taldea dena. Talde galiziarrean ez zait iruditzen lekurik egingo diotenik besteak beste Iban Mayoz eta David Herrero ere taldetik baztertu baitituzte 2010era begira. Ez dakit ondorioz donostiarrak eta bilbotarrak txirrindularitza profesionalean jarraitzerik izango al duten.

Ezezkoa eman dioten taldeak Caisse D’Epargne eta Euskaltel-Euskadi omen dira. Hauek dagoeneko hurrengo urterako taldea osatua dutela esan baitiote. Ikusiko dugu zein taldetan amaitzen duen Berako txirrindulariak gauzak ondo bidean.

Mugimendu gutxi… ala irudipen soila?

Egoi iazko TourreanAzken bi urteetako eskandaluen ondoren txirrindularitza krisian dagoela esan daiteke. Nik ez nuen uste txirrindulari onenak taldez mugitu zirenik baina egia esateko ziklista esanguratsu batzuk giro aldaketa nabarmena eman dute. Zalantzarik gabe, mugimendu handienen arrazoiak Discovery Channel talde edo egituraren desagertzea eta Astana taldearen aldaketa nabarmena izan dira. Discoveryren amaieraren ondorioz etxeko taldeak, Euskaltel-Euskadik fitxaketarik garrantzitsuenetako bat egin du Egoi Martinez Etxarri Aranazkoa berriz ere taldera ekarriaz. Aipatu beharreko beste bat Slipstream kontinental mailako taldeak osatu duen txirrindulari sorta da. Hauetaz aparte fitxaketa gutxi izan direla esan behar. Continue reading “Mugimendu gutxi… ala irudipen soila?”