Estatu Batuetako hurrengo harribitxia

Badirudi yankeen lurraldean Lance Armstrong baino ez dela existitzen. Levi Leipheimer, Christian Vandevelde, David Zabriskie eta beste hainbat txirrindularik gauza on asko egin dituzte, baina estatubatuarren unibertsoan Lance da Eguzkia, Ilargia, planetak eta asteroide guztiak. Dena eklipsatzen du Texasko txirrindulariak, baina, jakiek bezala, iraungipen data bat dauka. Idazten ari naizen bitartean konturatu naiz aipatu ditudan […]