Tropelak Firefox nabigatzailea gomendatzen du

Gero eta gehiago ari da zabaltzen Microsoft-en Internet Explorer-a ez dela segurua eta ez dagoela behar beste eguneratua. Eta eguneratua ez egotearen akatsik handiena gure sistema sarearen aurrean behar besteko babesik gabe izatea da.

Noski, guztiok nahi dugu sarean nabigatzen gabiltzanean lasaitasun maila batez aritzea, jakin badakigun arren %100eko babesik inoiz ez dugula izango. Firefox-a, aldiz, egungo nabigatzailerik seguruenetarikoen artean kokatua dago, eta hau gutxi balitz, euskara hutseko bertsioa dugu eskuragarri. Gogora ekarri behar dugu Firefox nabigatzailea software librea dela, beraz, beraren zabaltzea eta kopiak burutzea legezkoa da.

Nabigatzaile honi buruzko berri gehiago nahi izanez gero, librezale.org webgune euskaldunean edo mozilla.org web ofizialean izango duzue.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.