Iaz Tropela Elkartea langile baten bila zebilela adierazi genuen. Azkenean egoerak egoera, ez zen inolako kontrataziorik egin. Orain, ordea, langile bat hartzeari berrekin nahi diogu.
Aurreko adierazpenean egiten genuen bezala, komertzial edota marketing perfila betetzen duen pertsona baten bila gabiltza. Hasteko 6 hilabeterako iraupena izango luke lanaldiak eta lanaren zeregin nagusiak babesle nagusiak topatu eta publizitatea jartzera interesatuta leudeken entitateekin harremanetan egotea izango lirateke.
Lan postua emateko garaian ondorengo ezaugarriak hartuko dira kontuan:
– Euskara
– Harremanetarako erraztasuna
– Mugikortasuna
Interesatuta dagoenak bidali dezala bere curriculuma tropela@tropela.eus helbidera irailak 20a baino lehen. Epe hau amaitutakoan hautagaiekin harremanetan jarriko gara hautaketa prozesuari ekiteko.