Ostiralean Getxoko Zirkuitoan garaipena lortu ostean, gasteiztarrak bere herriko festen hasierarekin batera egun gutxitan bigarren garaipena lortu du. Gaur hasi da Burgoseko Itzulia eta Briviescan amaitu den etapan garaipena lortu du Cabello (Burgos Monumental) eta Maesen (Topsport Vlaanderen) aurretik. Urteari dagokionez, hirugarren etapa garaipena du Euskaltel-Euskadiko esprinterrak. Zorionak Koldo!
Gaurko etapa garaipenari esker, lasterketako liderraren maillotarekin irtengo da biharko etapan. Iaz ere hirugarren etapan garaipena lortu zuen Koldok, beraz, pentsa daiteke beste etapa garaipen bat lortzeko moduan egon daitekeela. Tourrean gauzak ez zaizkio nahi bezain ondo joan eta erorketa bat izan eta gero, zortzigarren etapan Frantziako lasterketa utzi beharrean izan zen kontrolez kanpo iritsi eta gero. Badirudi sasoia eta motibazioa berreskuratuta garaipenen aroan sartu dela gasteiztarra.