11. etapa: Urbania – Cesena. Arriskutsua, oso arriskutsua.

Aspaldidanik gaurko erlojupekoa Giro honetako etapa garrantzitsuenetako bat bezala zegoen kontsideratua. Hori horrela izanik, gutxiago aipatzen diren etapen begira ibili zalea naiz eta horrela, biharko etapa aspaldidanik begia jota daukat.

Benetan etapa arriskutsua izan daiteke sailkapen nagusiari begira. Ez ditu ibilbidean Mortirolo, Gavia edo Marmolada bezain aldapa ezagunak baina orokorrean oso etapa interesgarria sorta daiteke, batez ere Carpegna mendate gogorrean borroka sortzen bada. Zaila egiten zait Giroko oilarren arteko borroka zuzena ikustea – Ricco ezagututa ezin baztertu mugitu nahi izana baina… – hala ere, “bigarren mailako” txirrindularientzako etapa bikaina izan daiteke, bai etapa irabazteko bai eta ihesaldian lortutako denborarekin sailkapen nagusiko postu onen bila joateko, ez baitu ibilbideak ihesaldiak kontrolatzeko aukera haundirik ematen. Argi ibiliko direla uste dut Sella, Garate, Sioutsou, Pozzovivo, Sorensen, Pellizotti, Leipheimer… bezalako txirrindulariak eta ez dut inondik inora ihesaldi garrantzitsu bat helmugara iristeko aukera baztertzen.

Berriro diot, ez du etapak aldapa ezagunik – Carpegnan historiara pasa diren pasarteak badira ere, “aspaldikoak” dira berauek – baina jende askok uste baino etapa garrantzitsuagoa izan daiteke, beti ere txirrindulariek hala nahi badute behintzat.