Joan zaigu “Armstrong ondorengo I. urtea”

Valverde eta BettiniBeste txirrindulari denboraldi bat amaitu da. Urtarrila inguruan kirol honetara zaletuok garenok pozik hartu genuen denboraldi berri honen hasiera. Urte pixka bat arraroa zen aurtengoa, hemen behintzat hainbesteko indarra duen Frantziako Tourreko azken zazpi ekitaldietako irabazle (eta nola irabazi gainera!!!) zen Lance Armstrong falta baitzen. Txirrindularitza Frantziako Tourretik haratago ikusten ez duenarentzat, erreleboaren urtea zen aurtengoa, Basso eta Ullrich hautagai nagusi izanik, eta Valverde, Mancebo, Vinokourov edo Menchov bezalako txirrindulariak beraien aukerak izango zituzten proba frantziarra ikusteko zain. Azkenean, Puerto Operazioa, lesioak edo sasoi puntu exkaxak medio, ez zen aurretik aipatzen ziren txirrindularien arteko borrokarik izan. Pereiro galiziarra nagusi azkenean (nik hala kontsideratzen dut behintzat, ez dakit zuek oraindik Landisen aldeko apustua egiteko gai ikusten zareten). Continue reading “Joan zaigu “Armstrong ondorengo I. urtea””

Bukaera ezin hobea!

Samuel irabazle ilunpetanUci ProTourrak larunbatean eman zion amaiera denboraldiari Lombardiako Giroarekin. Bettinik, ortzadar maillotari distira gehiaho emanez, erakustaldia eman zuen eta aurreko egunetan zendu zen bere anaiari garaipena eskaini ahal izan zion. Alejandro Valverde izan dugu sailkapen honetan jaun eta jabe, ordea. Bera izan da lehena eta Samuel Sanchez, Euskaltel-Euskadikoa bigarrena.

Asturiarrak oso indartsu amaitu du urtea. Espainiako Vuelta on baten ondoren, Zurich-eko Sari Nagusia irabazi eta bere garaipenik garrantzitsuena lortu du eta hori gutxi balitz, atzo Bettiniren ondoren bera helmugaratu zen eta ProTourreko Sailkapeneko bigarren postua ziurtatu zuen. 213 puntu alajaina!
Hori dela eta, UCIren ospakizunetan geratu behar izan zuen eta gaur Bartzelonan jokatu den bere proba kuttunetako batean ezin izan du parte hartu. Motjuic-eko Igoerarekin ematen zaio amaiera denboraldiari Espainiako estatuan (hemen, Txitxarroko jaitsierarekin egiten zen antzera. Jokin Ormaetxearen ezbeharra gertatu zenetik ez dela egiten uste dut) eta Continue reading “Bukaera ezin hobea!”