Abian da Tropela!

Uda honetako modako webgunea.

Tropela.net webguneak martxan asteak badaramazkien arren, jada bere osotasunean jarri dugu irekian. Egunotan gure informatikariak plataformaren azken moldaketak amaitzen jardun dute eta inguratu ditugu 2005eko Tropela Lehiaketa-n izango ditugun sariak. Parte hartu ahal izateko, nahikoa da izena ematea norberak bere kontua izan dezan. Bertan egin ahal izango duzue zeuen kiniela (azalpen zehatzagoetarako begira arauak atala).

Guztiontzako ditugu sariak: lehiaketako lehen postuentzat, etapako garailearentzat eta partehartzaile zortedunentzat, egunero opariak zozketatuko baititugu. Eguneko etapak amaitu ostean sartuko ditugu puntuazio berriak eta garaileak zeintzuk izan diren argitaratu.

Honetaz guztiaz gain, gure tropeleko adituaren eguneko aurrikuspena eta eguneko analisia izango da, eta berriak atal honetan txirrindularitza, teknologia eta euskarari buruzko berriak biltzen joango gara.

Gogoan izan lehiaketa hau ez litzatekeela posible izango gure babesle eta beraien mallotak sinatuta eman dizkiguten euskal txirrindulariei esker izan ez balitz. Eskerrik asko guztei eta zorterik onena opa dizuegu guztioi. Gozatu txirrindularitzaz! Gozatu internetez! Gozatu euskaraz!!