“Puerto”k ez du amaierarik

EufemianoFrantziarrak ez daude Puerto operazioa edonola albo batera uzteko gertu. Le Monde egunkariak atzoko alean kaleratutakoaren arabera, Bartzelona, Real Madrid, Betis eta Valentzia futbol taldeetako jokalariak Eufemiano Fuentes mediku ospetsuaren eskuetatik pasa omen ziren. Datuok 2005-2006ko denboraldiari dagozkionak omen dira.

Dirudienez egunkari honetako langileak Kanariar irletan Eufemianok duen bere egoitza nagusian aurkitzen diren dokumentuetan oinarritzen da notizia berri hau. Guardia Zibilak informazio hau ez edukitzearen arrazoi nagusia egoitza hau arakatu gabe utzi dutela da.

Operazioa abian jarri zenetik jakinarazi zen ez zeudela txirrindulariak soilik saltsa honetan nahastuta, beste hainbat kirolari ere bai. Zergatik ez zuen Guardia Zibilak Kanariar irletako egoitza hori miatu? Zergatik utzi zen kasua alboratua?

Fuentesek ez du izenik eman nahi izan, eta bere hitzetan hiltze mehatxuak jaso omen ditu zerbait esaten badu. Gaia guk uste baino korapilatsuagoa da, hori argi dago, baina zoritxarrez hainbat txirrindulari, euskaldunak hainbat, kaltetuak izan dira beraien etorkizuna kinkan jarriz eta goian zerrendan aipatutako klubek ez dute igerri ere egingo. Tristea benetan!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.