Etorkizuneko txirrindularia prestatzen: Romain Sicard

Romain Sicard. Etorkizuneko txirrindulariaEgungo euskal txirrindularitza profesionaletik berri onik jasotzen ari ez garen honetan, badirudi etorkizuneko txirrindulari gazte baten izena aireratzen hasi beharra dugula. Bera Romain Sicard da, Hazparneko txirrindulari gaztea.

Egun hauetan Etorkizuneko Tourraren 46. edizioa jokatzen ari da eta 21 urteko txirrindularia bertan ari da lehiatzen. Gaur jokatu da seigarren etapa jokatu da, edizio onetako etapa nagusia, eta bera Kritskiy errusiarrarekin helmugaratu da ihes eginda. Errusiarrak etapa garaipena lortu badu ere, Romain Sicard da lasterketako liderra 1’43”ko aldearekin bigarrenarekiko, Kritskiy errusiarrarekiko hain zuzen ere. Lasterketako liderraz gain mendiko sailkapenean buru da iparraldeko txirrindularia.

Hiru etapa besterik ez dira geratzen Tour hau bukatzeko eta gauzak ondo joaten bazaizkio txirrindulari euskaldunari garaipen garrantzitsua lortuko luke. Berri onak, beraz, Euskadiko Txirrindulari Irakaskundean, talde honetan ari baita oraingoz lanean Romain Sicard, baina etorkizun hurbil batean Euskaltel-Euskadin ikusiko dugu.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.