Tropelak Firefox nabigatzailea gomendatzen du

Gero eta gehiago ari da zabaltzen Microsoft-en Internet Explorer-a ez dela segurua eta ez dagoela behar beste eguneratua. Eta eguneratua ez egotearen akatsik handiena gure sistema sarearen aurrean behar besteko babesik gabe izatea da.

Noski, guztiok nahi dugu sarean nabigatzen gabiltzanean lasaitasun maila batez aritzea, jakin badakigun arren %100eko babesik inoiz ez dugula izango. Firefox-a, aldiz, egungo nabigatzailerik seguruenetarikoen artean kokatua dago, eta hau gutxi balitz, euskara hutseko bertsioa dugu eskuragarri. Gogora ekarri behar dugu Firefox nabigatzailea software librea dela, beraz, beraren zabaltzea eta kopiak burutzea legezkoa da.

Nabigatzaile honi buruzko berri gehiago nahi izanez gero, librezale.org webgune euskaldunean edo mozilla.org web ofizialean izango duzue.

Euskal Bizikleta esperotako maila azpitik

Eladio Jimenez aurtengo edizioko garailea.

UCI Protour-etik kanpo utzi zuten Euskal Bizikleta, eta antolatzaileek salatu dutenez, honek aurtengo edizioan nabarmen utzi du negatiboki eragin diola. 104 txirrindularik ekin zioten bost egunez luzatu zen itzuliari eta 50k amaitu dute. Osteguneko etapan Eladio Jimenez-ek ihesaldi baten ondorioz lidertza lortu zuen, baina Euskaltel eta Liberty Seguros-en utzikeriagatik. Adituen ustetan, lehiaketari zor zaion seriotasuna falta izan da 2005eko Euskal Bizikletan, eta etorkizunari begira eztabaida handiak sortu dira. Besteak beste, Euskal Bizikleta UCI Protour-en sartua izan dadin, uztailera atzeratzea aztertzen ari dira antolatzaileak.