Bai behintzat Italia aldean. Aurtengoan Giroaren 100. edizioa izango da eta ezer gutxi aldatu da bota itxura duen herrialdean.

Txirrindularitza aldatzen ari da, zalantzarik gabe hoberako. Gero eta emakumezko lasterketa gehiago daude, Ardenetan ikusi genuen moduan – gogoratu Emakumeen Bira ere laster izango dugula gure errepideetan. Gizonezkoen lasterketetan ere aldaketa nabaritzen ari gara eta gero eta azafata lirain gutxiago ikusten ditugu podiumetan, Australiako Tour Down Under edo Euskal Herriko Itzulian kasu. Baina Italian garaiak aldatzen doazenik ez da antzematen.

Atzo erakutsi zuten autengo garaikurra. Polita askoa deritzot inongo ‘gehigarririk’ jarri gabe, baina italierrentzat dirudienez ez. Aurkezpenean emakumezko bat garaikurra laudoriotzen erakutsi zuten eta egia esan, irudiak ikustean ez zidan graziarik egin.

Zoritxarrez ez dut uste emakumeak era horretan Giroan ikusiko dugun azken aldia izango denik. Seguru podiumetan ikusiko ditugula eta baita helmugatan sailkapen desberdinetako maillotak soinean desfilatzen, iaz bezala.

Oso gustuko dut Italiako Giroa eta aurtengoa ere ikusgarria izango delakoan naiz. Orain, gorroto dut antolakuntzak emakumeak era honetan erabiltzea.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.